2018-02-20 - Agenda

FACEBOOK I: nola sortu FanPage bat. Ezarpenak, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpenen kudeaketa.

SPRI

2018-02-20
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)

Hastapen ikastaro honetan parte hartzen dutenek ikasiko dute nola sortu beren negozioarentzako orri bat Facebook sarean eta nola kudeatu eta konfiguratu Fanpage bat eta bere erabilgarritasun garrantzitsuenak.
Info gehiago

FACEBOOK II: nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Pluggins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en.

SPRI

2018-02-20
KZgunea Galdakao zentroa (Zabalea, 35, beheko solairua, Behargintza)

Ikastaro honetan azalduko dira zeintzuk diren Facebook-eko tresna aurreratuenak jarraitzaileei informazio gehiago emateko, eta baita ere jarraitzaileak leialtzeko baliabideak.
Info gehiago

Plan digital bat marketin hutsa baino gehiago da. Nola sortu zure plan digitala

SPRI

2018-02-20
Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia

Negozio digitaletako arduradunei eta enpresetako marketin-arduradunei zuzendutako tailerra, ikasteko zer eduki nagusi izan behar dituen plan digital batek, nola sortu behar den, zer hartu behar duen aintzat eta hari esker nola lor daitezkeen itzulkina, presentzia, posizionamendua, besteengandik bereiztea, bezeroak eta salmentak.
Info gehiago

Web aplikazioen segurtasunaren hastapenak

SPRI

2018-02-20
Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrrasate/Mondragon

Tailer honen bidez, web-arkitektura aplikatzeak berez dakartzan ahuleziak erakutsiko dizkizugu, bai eta eraso-bektore ohikoenak zeintzuk diren ere. Horrez gain, Apache web-zerbitzarian eta Ubuntu sistema eragilean oinarritutako ekoizpen-inguruneak ahultasunen aurka nola sendotu ikasiko duzu.
Info gehiago

Bideo Marketina: estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.

SPRI

2018-02-20
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia

Bideoek emozioak sorrarazten dituzte: soinu eta mugimenduen konbinazioak sentimenduak eta erreakzioak transmititzen eta sorrarazten laguntzen ditu, eta hori aprobetxatu behar dugu gure marka eta Interneteko presentzia indartzeko. Online bideoak bultzatzea funtsezko urratsa da edozein enpresaren marketinaren estrategian, merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuen eragina, zabalkundea eta engagement-a hobetzeko.
Info gehiago

Arazo-egoeratik proiektura. Proiektu bidezko metodologiak sustatzen. PBL.

UEU

2018-02-20

Taldea OSATU da. Matrikula orria betez gero, itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 20an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Ikastaro honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua egiteko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiaren (PBL) nondik norakoak ikasi eta praktikara eramango dituzu. Ikastaroan nabarmenduko den metodologia praktikoa izango da, norberaren lana oinarritzat hartuz.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728