Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Erantzulea Bai Euskarari Elkartea (G20948915)
Helburuak Euskara sustatzea alor sozioekonomikoaren espazio desberdinetan; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; elkartearen zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea
Legitimizazioa Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak)
Hartzaileak Ekimen batzuetan parte hartzeak interesdunaren identifikazio-datuak eta irudia argitaratzea dakar
Eskubideak Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: info@baieuskarari.eus; telefonoa: 943 59 21 48

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Bai Euskarari Elkartearena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G20948915 I.F.Z. duen Bai Euskarari Elkartearen (aurrerantzean, “elkarte” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

2. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (izen emate formularioak betetzean, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

Bai Euskarari Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

3. Datu pertsonalak biltzea

Bai Euskarari Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, elkarteak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Bai Euskarari Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Bai Euskarari Elkarteak nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Bai Euskarari Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

4. Datuak tratatzeko helburuak

Bai Euskarari Elkarteak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburak honakon hauek dira:

  • Enpresarean webgune edota sarearen erabiltzaileak

    Enpresarean webgune pribatuan izen eman baduzu, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Bai Euskarari Elkarteak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: sarearen partaidetza kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko, zure intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko eta Bai Euskarari Elkarteari legez dagozkion funtzio gutziak egiteko. Erabiltzaileak izena ematean Bai Euskarari Elkarteari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.

  • Ekimenetan parte hartzaileak

    Enpresarean TBan edo bestelako komunikazio baliabideren bitartez antolatutako ekimenetan parte hartzen baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak (irudia eta ahotsa barne) Bai Euskarari Elkarteak tratatuko dituela, bere jarduera aurrera eramateko. Interesdunak horrelako ekimenetan parte hartzean Bai Euskarari Elkarteari bere datuak kudeatzeko bereriazko baimena ematen dio.

5. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Bai Euskarari Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Bai Euskarari Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Bai Euskarari Elkartearen menpe.

6. ENPRESAREAN-en presentzia Sare Sozialetan

Bai Euskarari Elkarteak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, Elkarterekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Bai Euskarari Elkartearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio Elkarteri bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Bai Euskarari Elkarteak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, Elkarterekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Bai Euskarari Elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Bai Euskarari Elkartea sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Bai Euskarari Elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Bai Euskarari Elkarteak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Bai Euskarari Elkarteak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Bai Euskarari Elkarteak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak. Bai Euskarari Elkarteak sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Bai Euskarari Elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Bai Euskarari Elkarteak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Bai Euskarari Elkarteak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

7. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Bai Euskarari Elkarteari, helbide honetara:

Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 943 59 21 48 edo, bestela, info@baieuskarari.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege- ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

8. Segurtasun-neurriak

Bai Euskarari Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Bai Euskarari Elkartearen erantzukizunpekoak.

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 59 21 48 telefono zenbakia edo info@baieuskarari.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

9. Indarraldia

Bai Euskarari Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Bai Euskarari Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Bai Euskarari Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

10. Jurisdikzioa

Bai Euskarari Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Bai Euskarari Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Bai Euskarari Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2024 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
   34
91011
131718
23
24
25