2018-02-21 - Agenda

Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (Lehen zatia)

SPRI

2018-02-21
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Edozein sektoretako enpresa txiki eta profesional autonomoek datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa, enpresa batek esku artean erabiltzen dituen datu pertsonal guztiei dagokienez.
Info gehiago

FACEBOOK II: nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Pluggins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en.

SPRI

2018-02-21
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)

Ikastaro honetan azalduko dira zeintzuk diren Facebook-eko tresna aurreratuenak jarraitzaileei informazio gehiago emateko, eta baita ere jarraitzaileak leialtzeko baliabideak.
Info gehiago

Industriarako robot kolaboratiboen programaziorako sarrera

SPRI

2018-02-21
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204

Helburuak Bertaratutakoak Robot Unibertsalarekin instalazio errazak egiteko gaitzea zein, dagoeneko sortuta dauden instalazioetan aldaketak egiteko eta arazoak konpontzeko prestatzea.
Info gehiago

Enpresetarako LinkedIn

SPRI

2018-02-21
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Info gehiago

TransDi foroa

SPRI

2018-02-21
Kutxabank (Edificio Vital) · Pº de la Biosfera, 6 · Vitoria-Gasteiz

TransDi foroa ICTA-GAIA sektorea sustatzeko sortu da eta aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa dauka. Foro honek enpresa txiki eta ertainek, eraldaketa digitalerako bidean, garatutako irtenbide eta jardunbide egokiak partekatzeko gonbita luzatzen du.
Info gehiago

Moodle-ren gamifikazioa eta ikasleak motibatzeko sormenezko hainbat erabilera

UEU

2018-02-21

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 21ean (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian  (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web plataforma hedatuena izan arren, irakasle askok soilik eduki-biltegi moduan erabiltzen dute. Moodle-ren potentzial handiena bere jarduera-moduluetan dago, horietako asko ez-estandarrak izanik.

Ikastaroaren helburu nagusia, Moodle-ren oinarrizko erabileratik haratago joanda, ikasleak motibatzeko hainbat tresna erabilerraz ezagutu eta praktikan jartzea da. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaileek taldeka beren jarduera-esparruko ikasgaiak eraikiko dituzte. Ikastaro horien ardatza gamifikazioa eta ikasleen motibazioa izango da.

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728