2018-02-24
Ikastaro hau otsailaren 24an eta matxoaren 10ean emango da.
Ikastaro honetan pedagogia sistemikoaren oinarri eta praktika ezagutu eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen duen ulermen eta konponbide berriei begirada ezberdin bat eskaini nahi dio. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek, eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso, ulertu eta sendotu nahi ditu.
Ikastaro honi buruzko informazio gehiago unibertsitatea.net elkarrizketan.
2018-02-24
Ikastaro hau otsailaren 24an eta matxoaren 3an, 10ean eta 17an emango da.
Teoria eta praktika tartekatuko dira. Tailer bat izanen da.
Kronika, euskaraz ere, errealitatea kontatzeko tresna bilakatu zaigu aspaldi. Adibide ugari aurki ditzakegu gure letretan. Horien irakurketa historikoa eskainiko zaie ikasleei.
Bestalde egungo joerak aztertuko dira hainbat kronika-egileen eskutik.
Kazetaritza kronika izanen da tailerraren ardatz nagusia, baina alde berean, kronika literarioa eta biografia ere landuko dira.
Ikasleek saio guztietan hainbat ariketa eginen dituzte, diskurtsoa, lengoaia eta errealitateari heltzeko estrategiak landuko dituzte.
Ikasleek tailerraren akaberan kronika bat idatziko dute, gaurkotasuna edota kronika historikoa landuko duena. Antolatzaileak lan horiek argitaratzen ahaleginduko dira.
2018-02-24
Gizarte baten nolakotasunaren konfigurazioan heziketak duen garrantzia ukaezinezkoa da. Gizarte-eredu bakoitzak sortzen baitu bere heziketa mota; eta heziketa-mota bakoitzak sortzen duelako, halaber, bere gizarte-eredua. Indibidualtasuna nagusitzen ari eta herri-komunitatea desegiten ari zaigun gure garai hauetan ere, heziketan topatzen ahal dugu gizarte-eraldaketarako gako garrantzitsuetako bat, haurren zaintza eta heziketa kolektiboaren aldeko apustuaren bitartez,zaintza, komunitate eta elkartasun balioak errekuperatuz. Haurtzaroa, haziera eta heziketa errotik eraldatuko duen paradigma aldaketaren muinean ezarri behar dugu herri-hezitzailearen funtzioa. Denok baikara hurrengo belaunaldien bidelagun, denok gure gizarte-ereduaren arduradun.