2018-02-28 - Agenda

Sales Industry: nola uztartu estrategia digitala enpresa industrialetako merkataritza-plan tradizionalarekin

SPRI

2018-02-28
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeako Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia

Enpresa industrial askotan zulo beltz handiak egoten dira, salmenta tradizionaleko departamentuen eta estrategia digitalean sostengatutako, nazioarteko merkataritza-eraginkortasuna handitzeko aukeren artean. Zalantzarik gabe enpresa industrialetan hobetzeko gai bat da, gehienetan salmenten eta Marketinaren artean lerrokatzerik egoten ez delako. Ez plangintza mailan ezta estrategia bateraturik ere.
Info gehiago

Bootstrap 4 - Erronka errealak eta jardunbide egokiak

SPRI

2018-02-28
Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrrasate/Mondragon

Front-end garapenaren arloko profesionalek ezin dute Bootstrap baztertu. Lan-eskaintzetan eskatzen den ohiko baldintza da eta mota guztietako web-proiektuetan erabiltzen da. Gainera, Drupalen eta WordPressen milaka gaietan erabiltzen da, eta Joomlan erabat integratuta dago.
Info gehiago

Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozioak Hubspot CRMrekin

SPRI

2018-02-28
KZgunea Getxo-Areeta (Ogoño 1, Getxo Elkartegia)

Zure negozio aukerak kontrolatu nahi dituzu? Hubspot CRM tresna erraz eta doanekoa da, eta bezeroak eta harremanak ezin hobeto kudeatzeko aukera emango digu. Hubspot CRMrekin bezeroekin edo bezerogaiekin egin dituzun interakzio eta harreman guztien jarraipena egin ahal izango duzu. Horrenbestez, transakzioak bere etapa bakoitzean monitorizatu ahal izango dituzu: harremana egiten duzunetik salmenta gauzatzen den arte. Horrenbestez, leku bakar batetik, enpresen profil komertzial guztiak sintonian egotea lortuko duzu.
Info gehiago

Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozioak Hubspot CRMrekin

SPRI

2018-02-28
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia

Zure negozio aukerak kontrolatu nahi dituzu? Hubspot CRM tresna erraz eta doanekoa da, eta bezeroak eta harremanak ezin hobeto kudeatzeko aukera emango digu. Hubspot CRMrekin bezeroekin edo bezerogaiekin egin dituzun interakzio eta harreman guztien jarraipena egin ahal izango duzu. Horrenbestez, transakzioak bere etapa bakoitzean monitorizatu ahal izango dituzu: harremana egiten duzunetik salmenta gauzatzen den arte. Horrenbestez, leku bakar batetik, enpresen profil komertzial guztiak sintonian egotea lortuko duzu.
Info gehiago

Web-optimizazioa: Google PageSpeed eta GTmetrix

SPRI

2018-02-28
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Jakin badakigu gaur egun oso garrantzitsua dela webguneek diseinu on bat izan eta edukia modu eraginkorrean erakusteaz gain, ahalik eta optimizatuen egotea. Webguneak kargatzeko behar duen abiadura, kodearen optimizazioa edo webgunearen tamaina zinez garrantzitsuak dira erabiltzailearen esperientzia ahalik eta gogobetegarriena izan dadin.
Info gehiago

Hodei anizkoitzeko inguruneen segurtasuna

SPRI

2018-02-28
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204

Hodei anizkoitzeko inguruneen segurtasunari buruzko jardunaldi honetan, aldi berean hodeiko zerbitzu bat baino gehiago —hornitzaile berarenak nahiz desberdinenak— erabiltzen dituzten aplikazioen babesa eta haien aurkako erasoen prebentzioa jorratuko da.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728