2018-03-13 - Agenda

Sareko segurtasun(-ez)ei buruzko tailerra

SPRI

2018-03-13
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Tailer honen bidez, sareetako eraso-bektore posibleak azalduko dira. Hasieran, oinarri teorikoak azalduko dira, erasoetan erabiltzen diren teknikak ulertzeko eta, ondoren, ikuspuntu praktiko bati helduko diogu. Horren bidez, bertaratuek makina birtualez osatutako laborategi bat erabiltzeko aukera izango dute, hartara, eraso-metodoak nahiz erasoak prebenitzeko indartze-teknikak praktikatzeko.
Info gehiago

Errealitate birtual- handitutakoaren inguruko tailer praktikoa (WEB-VR, WEB-AR)

SPRI

2018-03-13
Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrrasate/Mondragon

Errealitate birtuala eta handitutako errealitatea interesatzen bazaizkizu eta web garapeneko ezagutzak badituzu (HTML, CSS, Javascript), zorioneko zaude, A-FRAMEri esker Web VR-ko esperientzia propioak sortu ahal izango dituzu oso era errazean. A-FRAMEa web framework-a da, zeinen helburua handitutako errealitate esperientziak sortzea den. Esperientzia hauek aitortzeko modua HTML-en bidezkoa da, zeinek prozesua asko sinplifikatzen duen
Info gehiago

Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (Lehen zatia)

SPRI

2018-03-13
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)

Edozein sektoretako enpresa txiki eta profesional autonomoek datu pertsonalak babesteko gaur egungo legediak jasotzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa, enpresa batek esku artean erabiltzen dituen datu pertsonal guztiei dagokienez.
Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.

SPRI

2018-03-13
KZgunea Getxo-Areeta (Ogoño 1, Getxo Elkartegia)

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

Twitter: handitu eta neurtu zure eragin soziala.

SPRI

2018-03-13
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia

Ikastaro honetako parte-hartzaileei Twitter sare soziala erabiltzen irakatsiko zaie eta hainbat estrategia eskainiko zaizkie, ahalik eta gehien aprobetxa dezaten eragile sozial eta marka biralizatzaile bezala eta baita ere negozio irudiaren indartzaile bezala Interneten.
Info gehiago

Estrategia digitala: zein dira zure negozioaren benetako beharrak? Ez du balio denak, eta denentzat ere ez

SPRI

2018-03-13
Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia

Ekitaldiaren helburua da ingurune digitalaren ikuspegi orokor eta erreal bat ematea: Zer egin dezaket? Nola? Norekin? Zergatik? Zertarako?
Info gehiago

FACEBOOK I: nola sortu FanPage bat. Ezarpenak, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpenen kudeaketa.

SPRI

2018-03-13
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Hastapen ikastaro honetan parte hartzen dutenek ikasiko dute nola sortu beren negozioarentzako orri bat Facebook sarean eta nola kudeatu eta konfiguratu Fanpage bat eta bere erabilgarritasun garrantzitsuenak.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728