2018-03-16 - Agenda

Nola lortu aukera komertzial gehiago LinkedIn Sales Navigator-ekin

SPRI

2018-03-16
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Beti izan da erronka handia eta lehentasun nagusienetakoa enpresentzako, bezero gehiago eta hobeak lortzearen zeregina. Are gehiago nazioartekotze-inguruneetan eta/edo merkatu-hobi berrietan sartzerakoan. Arlo komertzialean gaudenok oso ondo dakigu bai denboran zein energia mailan nolako inbertsioa eskatzen duen horrek, hasierako prospekziotik, sinadurara eta bezero berriaren itxierara arte. Kasu askotan benetako odisea bat.
Info gehiago

Ikasi Instagram Stories sortzen, zure negozioa, zure enpresa eta zure marka sustatzeko

SPRI

2018-03-16
Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia

Instagram Stories, Instagramek 24 ordu baino irauten ez duten argitalpenetarako duen formatua, gorantz egiten ari da, eta aditu batzuek kontrakoa iragarri bazuten ere, geratzeko asmoarekin etorri da bideo-formatu bertikala. Instagram Stories formatuaren hazkundea eragin duen elementu nagusia Instagram sare sozialak egunean dituen 300 milioi erabiltzaileen taldea da.
Info gehiago

Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozioak Hubspot CRMrekin

SPRI

2018-03-16
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Zure negozio aukerak kontrolatu nahi dituzu? Hubspot CRM tresna erraz eta doanekoa da, eta bezeroak eta harremanak ezin hobeto kudeatzeko aukera emango digu. Hubspot CRMrekin bezeroekin edo bezerogaiekin egin dituzun interakzio eta harreman guztien jarraipena egin ahal izango duzu. Horrenbestez, transakzioak bere etapa bakoitzean monitorizatu ahal izango dituzu: harremana egiten duzunetik salmenta gauzatzen den arte. Horrenbestez, leku bakar batetik, enpresen profil komertzial guztiak sintonian egotea lortuko duzu.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728