2018-03-24
Ikastaroaren datak: martxoaren 24a eta 25a (larunbata-igandea). Tokia: Askizuko Aterpetxea (Getaria).
Paisaia, animaliak, landareak argazki onetan harrapatu nahi izatea naturzaleen obsesioa izan arren, nekez lortzen da oinarririk gabe. Ikastaro hau hori asetzeko diseinatu dugu, eta hasteko, gauzarik errazenak paperean biltzeko saiakera egingo dugu: paisaia. Zergatik? Labur eta azkar, mugitzen ez denez errazagoa delako.
Horregatik, natura eta paisaien argazkilaritzan hasi nahi duen jendeari zuzendutako bi eguneko ikastaroa izango da. Reflex motako kamerei zuzendutako ikastaroa da eta batez ere eskuzko modua landuko da. Naturarekin erlazionatutako argazkilaritzako ikastaro honetan, paisaiak landuko dira: mendia, itsasoa… Gainera, hainbat argirekin lan egiteko aukera edukiko dugu; egun argiz, ilunabarrean eta gauean alor praktikoa jorratuko dugu.
Behin jakintza minimoa lortuta, norbere kontu izango da gaitasunak landu eta naturako izakiekin aproba egitea.