2018-04-10 - Agenda

Droneak: burbuila edo errealitatea?

SPRI

2018-04-10
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeako Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia

Droneen kontua modan dagoen gaia da, publizitate-apeu bat, aisialdiko elementu bat eta opari on bat ere bai. Baina, batez ere, hainbat aplikaziora sartzeko aukera emango duten tresnak dira, lehiakorrak izaten lagunduko digutenak eta hainbat eremutan zerbitzuaren kalitatea hobetzen ere bai.
Info gehiago

Nola sartu Google Forms formularioak zure webgunean estiloz.

SPRI

2018-04-10
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204

Web-proiektu gehienek formularioen inplementazioa eta erabilera eskatzen dute. HTML bidez edo, WordPress-en nahiz beste CMS baten kasuan, pluginak erabiliz formularioak sortzea nahiko erreza da. Baina zer gertatzen da datu horiek biltzeko orduan?
Info gehiago

Sare sozialak: estrategia eta monitorizazioa gizarte-komunikabideetan

SPRI

2018-04-10
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Optimiza itzazu denbora- eta diru-inbertsioak sare sozialetan. Tailer honen bidez gizarte-komunikabideetan zure estrategia diseinatzen ikasiko duzu, estrategia zure negozio-helburuekin lotuz.
Info gehiago

'Industriarentzat Big datari buruzko' ikastaroa (3. edizioa) - Basque Industry 4.0

SPRI

2018-04-10
Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia

Big datako aditua edo Data Scientist deritzona hurrengo urteetan gehien eskatuko den profil profesionaletako bat izatea aurreikusten da. Eraldaketa digitalaren ondorioz, negozio-ereduak aldatuz doaz, eta enpresa teknologiko berriek ez ezik bestelako enpresak ere datu-kantitate handiak interpretatzeko eta analizatzeko gai diren profesionalak beharko dituzte, datu horien errendimendua hobetzeko. Profesional horiek datuak informazio bihurtu beharko dituzte, eta informazioa ezagutza.
Info gehiago

Arazo-egoeratik proiektura. Proiektu bidezko metodologiak sustatzen. PBL.

UEU

2018-04-10

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: apirilaren 10ean (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Ikastaro honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua egiteko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiaren (PBL) nondik norakoak ikasi eta praktikara eramango dituzu. Ikastaroan nabarmenduko den metodologia praktikoa izango da, norberaren lana oinarritzat hartuz.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728