2018-04-11
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
2018-04-11
Ikastaroa on-line izango da.
Aurrez aurreko saioa izango du ikastaroaren hasiera-egunean: apirilaren 11n (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Gaur egunean, programatzeak informatikarien gaitasun soila izateari utzi dio. Lanpostu askotan programatzeko gaitasuna eskatzen hasi dira informatikariak ez diren langileei ere. Informatikaria ez den edonork programatzeak eskaintzen dituen abantailak jaso ditzake, eta ordenagailuari esker ataza asko automatizatu ditzake lan-ordu asko aurreztuz.
Python programazio-lengoaia gaur egun boga-bogan dagoen programazio-lengoaia da. Bere sinpletasunak oso erakargarria egiten du eta edozer gauza inplementatzeko garatutako liburutegiek ezinbestekoa egiten dute edozein garatzailerentzat. Testuen prozesamendutik, estatistikara; web aplikazioetatik, datu-baseen kudeaketara, Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra.
Ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio-lengoaia erabiliko dugu. Programazio-jakintza oinarrizkoa izanik, ikaslea ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.