2018-06-26
Gure lurralde gehiena landa-eremuak osatzen du. Eremu horretako lurrez arduratzeko bada baliabide juridiko oinarrizko bat: titulartasuna norbaiti ematea; eta kudeatzeko eraentza juridiko desberdinak: jabetza pribatua, jabetza publikoa, komunalak, egitura tradizionalak. Begirada botatzeko erabiliko diren ikuspegiak izango dira partikularren interes pribatua, gizartearen interes publikoa eta, kokagune dugun lurraldea kontuan hartuz, euskal zuzenbidea. Hiru begi horiekin miatuko da goizeko saioa. Arratsaldean, berriz, solasaldi irekia bideratzeko parada eskainiko du mahai-inguruak, iraganean bizitako esperientziatik abiatu, egun bizi diren arazo nagusienak topatu eta etorkizunerako proposatu daitezkeen baliabide juridikoak arakatzeko.
2018-06-26 (09:00 - 14:00)
Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
2018-06-26
Wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia. Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: bertsopaperen eskuizkribuetatik abiatu eta horiek digitalizatu, transkribatu eta Wikimedian jarriko ditugu edonoren eskura. Txirritaren esana geure eginez, gure egileen aipamenak izan daitezen beste laurogei urtian.

Lantegi hau EWKE, ALDEE, Hirikilabs eta UEUk elkarlanean antolatu dute.
2018-06-26
Ekonomia sozial eta solidarioaren esparrua zabala eta askotarikoa da, baina, badira elkarrekin konpartitzen dituzten hainbat balio eta printzipio: xede soziala errentagarritasun ekonomikoaren gainetik egotea; jasangarritasuna; demokrazia; elkartasuna; elkarlana; eta ingurunea eraldatzeko nahia. Ekofeminismoaren ekarpen oparoei esker ere, bizitza-erdigunean jarriko duten antolamenduak eta prozesuak diseinatzen hasi dira eremu zabal honetako erakunde asko.
Printzipio horiek ordea, eguneroko errealitatean praktikan jarri eta gauzatzea ez da erraza, eta ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek ohiko enpresa kapitalisten kudeaketa-sistemak eta –erremintak erreproduzitzen dituzte maiz. Honenbestez, beharrekoaz ikusi dugu eremu eraldatzaile honen baitan kokatzen diren enpresetako aditu, kudeatzaile eta langileen ahotik, aldarrikatzen ditugun printzipioetatik errealitatera eramateko sortu dituzten gogoetak, praktikak, metodologiak eta erremintak ikustaraztea. Horretarako, unibertsitateko, ekonomia sozialeko, ekonomia eraldatzaileko eta euskalgintzako eragileak gonbidatu ditugu ikastaro honetara.
Aldarrikatzen ditugun printzipioak errealitatera eramaten lagunduko diguten ekarpen teoriko eta praktikoak jasoko ditugu, alorreko adituak eta profesionalak elkarrizketan jarriz.
Ikastaroaren antolatzailea: Josu Aztiria, Elhuyar eta UEUko kidea.
2018-06-26 (09:30 - 12:00)
Arabako Teknologi Parkea (Vitoria-Gasteiz), Eraikin Nagusia
2018-06-26 (09:30 - 12:00)
online, streaming
2018-06-26 (14:00 - 16:00)
KZgunea Etxebarri zentroa (Egetiaga Uribarri, 1A, 1ª planta (Edificio CIME))
2018-06-26 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)
2018-06-26 (14:00 - 16:00)
KZgunea Etxebarri zentroa (Egetiaga Uribarri, 1A, 1ª planta (Edificio CIME))
2018-06-26 (09:00 - 14:00)
Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
2018-06-26 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)