2018-09-29 - Agenda

Bileren dinamizaziorako teknikak

UEU

2018-09-29

Ikastaroa, irailaren 29an eta urriaren 6ean burutuko da.

Bilerak erakunde guztietan –eta prozesu partehartzaile askotan– egiten dira, eta beti ez dira ateratzen nahi dugun bezala. Batzuetan ez dakigu zertarako biltzen garen, beste inoiz bilerak luzeegiak dira, hainbatetan etorri behar izan diren partaideak ez dira agertzen. Arazo asko direla medio, bilerek ez dute helburua betetzen; eta askotan, egin dugun bilerak ezertarako balio ez duen sentsazioa dugu.

Ikastaro honetan gai hau jorratuko dugu: nola egin eraginkor gure bilerak. Horretarako, hainbat ezagutza eta trebetasun izan behar ditugu, eta horiek talde-dinamika gaiarekin zerikusia daukate. Hori dela eta, alderdi hauek landuko ditugu: zer den taldea, zer-nolako talde-fenomenoak gertatzen diren, zer diren bilerak eta zein bilera-mota daude. Baina eduki hauek jorratzeko, genero ikuspegia izango dugu ardatz; beraz, bileretan egon daitezkeen genero-desberdintasunak ere aztertuko ditugu; gerora, bileretan berdintasuna sustatzeko jarraibideak izateko.

Info gehiago

Itzulpengintzaren hasi-masiak irakasleentzat: hainbat baliabide eta gako

UEU

2018-09-29

Ikastaroa, irailaren 29an eta urriaren 6ean eskainiko da.

Euskal hezkuntza-sisteman lan egiten duten irakasleek sarritan euskaratu behar izaten dute ikasmateriala beste hizkuntza batzuetatik. Itzultzaile profesional izan gabe ere, itzultzaile-lanetan jardun behar izaten dute, eskoletarako behar duten materiala euskaraz erabili ahal izateko. Ikastaro honetan, itzulpenak ahalik eta ondoen egiteko gako batzuk emango ditugu: sarean zer tresna eta hizkuntza-baliabide dauden aztertu eta, horiek erabiltzen ikastearekin batera, oinarrizko itzulpen-estrategia batzuk landuko ditugu.

Info gehiago

Norbera. Argazki-autobiografia

UEU

2018-09-29

Ikastaroaren datak: irailak 29, urriak 6, 20, 27, azaroak 10 eta 17 (larunbatak).

Jende gehienak gogoko du bere buruaz hitz egitea. Ikastaro honen helburua da gogo hori sormenerantz bideratzea.

Kontakizun pertsonala egiteko tresna nagusia argazkia izango da. Hala ere, ez dugu baztertuko hitzaren gaitasuna eta balioa norberaren erretratua egiteko.

Info gehiago

Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea

UEU

2018-09-29

Ikastaroa data hauetan eskainiko da: irailak 29, urriak 6 eta 27.

Urte hauetan, experientziaren ostean, Psikomotrizitate Hezkuntza Praktikak gizakiaren sakontasuna bere hartzen duela konprobatu dut. Era berean gure txikiak maite eta disfrutatzen duten espazioa izanik.

Mugitzeko askatasuna duten errespetuzko eta zaindutako espazioak, edonorentzako elikagai nutritiboa da, baina oraindik ere gehiago garapen psikologiko, motore, sentsorial eta emozionalean daudenentzako.

Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da psikomotrizitatea..

Orduan, zer da Psikomotrizitate Hezkuntza Praktika?

Psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean arreta jartzeko tresna da. Praktika honen berezitasuna eta originaltasuna hurrengo puntuetan oinarritzen da: Oinarri teorikoa, helburu propioak, saio bakoitzeko pedagogía zehatza eta praktikarako teknika zehatza.

Psikomotrizitatearen oinarriak

  • Egitearen eta jolasaren plazerretik abiatuta,funtzio sinbolikoaren garapena sustatzea.
  • Egitearen plazerraren bidez segurtasun prozesuen garapena sustatzea.
  • Pentsamendu operatibora eta pentsatzearen plazerrera iristeko ezinbestekoa den destilazio toniko-emozionalaren prozesuaren garapena sustatzea.
Info gehiago

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean

UEU

2018-09-29

Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloan oinarritutako eta herritar guztien eskubideak bermatzeko Lege berria behar dela aldarrikatzeko jardunaldia izango da. Gaur egun ezarria dagoen zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dituena, ikuspegi historiko juridikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak aztertuko dituena.

Halaber, herritarrek egindako lanketak utzitako Lege berriaren oinarrirako proposamena landuko da.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728