2018-10-17 - Agenda

WikiElkarretaratzea 'WikiEmakumeok'

SPRI

2018-10-17 (10:00 - 18:00)
Saregune, Cantón de Santa María 4, esquina con C/ Bueno Monreal, Vitoria-Gasteiz.

‘ WikiEmakumeok WikiElkarretaratzeak’ noizean behin egiten diren bilerak dira,‘ Emakumeak Wikiproiektuan ” lan egiteko asmoz. Bilera horietan, ongietorriak izaten dira proiektu honen helburuekin bat egiten dutenak eta bertan parte hartu nahi duten pertsona guztiak.
Info gehiago

Zibersegurtasuna sistema industrialetan: OT zibersegurtasunaren hastapenak

SPRI

2018-10-17 (09:00 - 14:00)
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Tailer praktiko honetan OT arloko zibersegurtasunaren sarrera bat garatuko da, sistema industrialetara bideratutakoa. Lehenengo eta behin, erasoak ulertzeko oinarri teknikoak azalduko dira. Ondoren, OT sare batean bizi daitezkeen egoeren simulazio txikiak egingo dira.
Info gehiago

Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez

UEU

2018-10-17

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saioa izango du ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 17n (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Gaur egunean, programatzeak informatikarien gaitasun soila izateari utzi dio. Lanpostu askotan programatzeko gaitasuna eskatzen hasi dira informatikariak ez diren langileei ere. Informatikaria ez den edonork programatzeak eskaintzen dituen abantailak jaso ditzake, eta ordenagailuari esker ataza asko automatizatu ditzake lan-ordu asko aurreztuz.

Python programazio-lengoaia gaur egun boga-bogan dagoen programazio-lengoaia da. Bere sinpletasunak oso erakargarria egiten du eta edozer gauza inplementatzeko garatutako liburutegiek ezinbestekoa egiten dute edozein garatzailerentzat. Testuen prozesamendutik, estatistikara; web aplikazioetatik, datu-baseen kudeaketara, Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra.

Ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio-lengoaia erabiliko dugu. Programazio-jakintza oinarrizkoa izanik, ikaslea ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Info gehiago

FACEBOOK II: nola pertsonalizatu zure FanPage-a. Social Pluggins, Facebook Ads eta SEO Facebook-en.

SPRI

2018-10-17 (13:00 - 15:00)
KZGUNEA TOLOSA zentroa -Rondilla 34 (Musika Eskolaren eraikina, beheko solairua) - Tolosa

Ikastaro honetan azalduko dira zeintzuk diren Facebook-eko tresna aurreratuenak jarraitzaileei informazio gehiago emateko, eta baita ere jarraitzaileak leialtzeko baliabideak.
Info gehiago

INSTAGRAM: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko

SPRI

2018-10-17 (14:00 - 16:00)
kZgunea Gernika-Lumo (Iparragirre, 5, bus geltokia, 48300)

Ikastaroa Sare Sozialen kategorian kokatzen da, Mikroenpresa Digitala programaren barruan, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure markaren irudia hobetu ahal izateko.
Info gehiago

IKT Barnetegi Teknologikoa

SPRI

2018-10-17 (09:00 - 19:00)
Zenit Jardines de Uleta Hotela

Barnetegi Teknologikoa espreski diseinatuta dago edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzailez eta zuzendaritza-karguz osatutako 15 laguneko taldeentzat. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatu batean antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta daude IKTen balioa transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegi desberdinak uztartzeko, sinergiak sortzeko, ideiak eta proiekzioak partekatzeko eta antolakundeen mugimendu estrategikoko ildoak erabakitzeko.
Info gehiago

Gizarte-komunikabideetan egindako inbertsioen auditoretza

SPRI

2018-10-17 (09:30 - 13:30)
Arabako Teknologi Parkea (Vitoria-Gasteiz), Eraikin Nagusia

Dagoeneko ari gara gizarte-komunikabideetan jarduten, bai edukien marketinari bai publizitate kanpainei dagokienez. Orain, emaitzak egokiak diren edo erabilitako sare bakoitzean baliatutako estrategia egokiena den aztertzeko garaia da.

2018-10-17 (16:00 - 19:00)
Saregune, Cantón de Santa María 4, esquina con C/ Bueno Monreal, Vitoria-Gasteiz.

‘ WikiEmakumeok WikiElkarretaratzeak’ noizean behin egiten diren bilerak dira,‘ Emakumeak Wikiproiektuan ” lan egiteko asmoz. Bilera horietan, ongietorriak izaten dira proiektu honen helburuekin bat egiten dutenak eta bertan parte hartu nahi duten pertsona guztiak.
Info gehiago

IKT Barnetegi Teknologikoa

SPRI

2018-10-17 (09:00 - 19:00)
Zenit Jardines de Uleta Hotela

Barnetegi Teknologikoa espreski diseinatuta dago edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzailez eta zuzendaritza-karguz osatutako 15 laguneko taldeentzat. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatu batean antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta daude IKTen balioa transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegi desberdinak uztartzeko, sinergiak sortzeko, ideiak eta proiekzioak partekatzeko eta antolakundeen mugimendu estrategikoko ildoak erabakitzeko.
Info gehiago

Gizarte-komunikabideetan egindako inbertsioen auditoretza

SPRI

2018-10-17 (09:30 - 13:30)
Arabako Teknologi Parkea (Vitoria-Gasteiz), Eraikin Nagusia

Dagoeneko ari gara gizarte-komunikabideetan jarduten, bai edukien marketinari bai publizitate kanpainei dagokienez. Orain, emaitzak egokiak diren edo erabilitako sare bakoitzean baliatutako estrategia egokiena den aztertzeko garaia da.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728