2018-10-19 - Agenda

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan (UPV/EHUren Titulua)

UEU

2018-10-19

2018ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan onartua (2018-06-07)

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)

Teknologia digitalen bidezko hezkuntza, besteak beste,  jakintza transmititzeko eta eraikitzeko indartzen ari den irakaskuntza-metodoa da gaur egun.

Egungo gizartean hezkuntzak inoiz baino gehiago hartu behar ditu kontuan ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikaslearenak barne. Gaitasun ezberdina duten ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak,… horiek guztiak uztartu behar dira gaur egungo hezkuntza sistema batzuetan.

Aniztasun horri erantzuteko, ordea, hezkuntzaren giza-baliabideak eta bestelakoak mugatuak diren kontzientzia errotuta dago irakasleen artean. Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daiteke teknologia digitalak baliatzen diuen hezkuntza. Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digital desberdinetan trebetasuna lortu behar dute, bai hezkuntzako arlo formalean bai ez-formalean.

Enpresa munduari dagokionez, etengabeko formazioa funtsezkoa denez formazio hori ere era digitalera egokitzeko premia du. Eta, azkenik, gure gizartean garrantzitsua diren profesionalak aipatu nahi ditugu hizkuntzaren irakaskuntzan aritzen diren profesionalak, horiek ere teknologia digital berriak hizkuntzaren irakaskuntza prozesuan integratzeko erronkari ekin diotelkoa.

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, IKT eta formazioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte eta enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Aurkezpenak:

  • Graduondokoaren zuzendaritzako kideek graduondokoaren aurkezpena egin dute, hemen.
  • Hemen 2016-2017ko edizioko ikasleen iritzia ikus daiteke.
  • UEUk graduondokoen inguruan duen lerroa aurkezten da, hemen.

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak UEUko Eibarko egoitza akademikoan eta UEUren Ikasgela Birtualean izango dira.
  • Aurrez aurreko eskolak ostiraletan (arratsaldez) izango dira.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.
Graduondokoa moduluka egiteko aukera:
Aurten berrikuntza izango da.
Graduondokoa 3 atal edo modulu independientetan banatu da:
  • Hezkuntzarako baliabide digitalak: aukerak eta eraginak jendartean aditu titulua. 17 ECTS
    • Oinarriak: teknologia eta pedagogia (5,5 ECTS)
    • Jendartea eta hezkuntza: teknologien aukerak eta arriskuak (5,5 ECTS)
    • Proiektua (6 ECTS)
  • IKTak eta konpetentzia digitalak eskolan, unibertsitatean eta enpresetan aditu titulua. 15 ECTS.
    • Hezkuntza formala eta teknologia (5 ECTS)
    • e-learning testuinguruetarako ereduak eta baliabideak (5,5 ECTS)
    • Hizkuntzen irakaskuntza, komunikazioa eta garapenerako teknologiak (4,5 ECTS)
  • Ikerkuntza digitala eta IKTak aditu titulua. 15 ETCS.
    • Proiektu digitala (9 ECTS)
    • Ikerketa digitalak egiteko baliabideak (6 ECTS)

 Graduondokoaren moduluak ikasturte ezberdinetan egin ahal iznago dira.

Modulu guztiak egiteak, graduondokoaren espezializazio titulua ekarriko du.

Info gehiago

Itzulpengintza eta teknologia (UPV/EHUren Titulua)

UEU

2018-10-19

2018ko urtarrilean aurkeztutako plana, UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan onartua (2018-06-07)

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, UEUren "matrikulatzeko aukera informazioa eskuratzeko baliagarria izango da soilik . Barkatu eragozpenak).

Teknologia berriek bultzatuta, itzulpengintzaren arloan erronka berriak sortu dira. Horrela, azken urteotan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berri horiei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila; eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, hizkuntza-teknologien alorrean lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Graduondokoaren antolaketan Langunek eta UEUk laguntzen dute eta 2017-2018 ikasturtean 5. edizioa burutuko dugu.

Aurkezpenak:

  • Graduondokoaren zuzendaritzako kideek graduondokoaren aurkezpena egin dute, hemen.
  • UEUk graduondokoen inguruan duen lerroa aurkezten da, hemen.

Berrikuntzak:

  • Aurreko ikasturtean modulu berria eskaini zen graduondokoaren hasieran OINARRIZKO INFORMATIKA lantzeko.
  • 2017/2018 ikasturtean proiektu/ikerketen iraupena moldatu zen, helburuei ondo erantzuteko.

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak ONLINE izango dira
  • Saio presentzia gehienak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira. Gainontzekoak UPV/EHUren Gasteizko Letren Fakultatean.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.

Graduondokoa UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUn izena eman eta matrikulatu behar da, bertako irizpideei jarraiki.

Horrela, izena emateko epea 2018ko irailaren 21a izango da, hemendik.

Info gehiago

PowerPoint erabiliz 'motion graphics' bideoak sortzea

SPRI

2018-10-19 (09:00 - 13:00)
Miramon Enpresa Digitala. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia

'Motion graphics' bideoak edo animazioak testu, forma, irudi, marrazki eta grafikoetatik abiatuta mugimendua sortzen duten bideoak dira. Osagai mota horiek maneiatu eta animatzeko gai dela aprobetxatuz, PowerPoint tresnak posible egiten du ezaugarri horiek dituzten edukiak bideo formatuan egitea.
Info gehiago

Ahozko komunikazioa errazteko teknikak

UEU

2018-10-19

Ikastaroaren datak: urriak 19, 20, 26 eta 27 (ostiral-larunbatak).

Jendaurrean hitz egin behar dugunean oso galduta sentitzen gara. Arazo handiak aurkitzen ditugu eta, okerrena, ez daukagu arazo horiei aurre egiteko tresna egokirik. Oraindik ere eremu hauetan hutsune handiak daude.

Jendaurrean eroso hitz egiteko ohitura hartzeko bide bakarra daukagu ENTRENAMENDUA. Entrenamendu horretan sakontzeko asmoa du ikastaro honek.

Info gehiago

Zibersegurtasuna: zure negozioa babesteko kontzentziazioa eta praktika onak.

SPRI

2018-10-19 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Ikastaroaren xedea da enpresa txikiak eta autonomoak kontzientziatzea zibersegurtasunaren arloan izan ditzaketen arrisku eta mehatxuei buruz, aurrez euren zaurgarritasunak identifikatuta. Ulertu behar da arrisku eta mehatxu horietako asko ez direla kanpoko iturrietatik etortzen (hackerren erasoak, etab.), baizik eta nahi gabe probokatzen ditugula, gure informazioa babesteko gutxieneko neurriak aplikatzen ez ditugulako. Ikuspegia prebentiboa den arren, gerta daitezkeen gorabeherak modu efizientean nola kudeatu ere landuko da.
Info gehiago

Zibersegurtasunezko Masterra

SPRI

2018-10-19 (09:00 - 14:00)
Ideo-Orona

Masterra MONDRAGON UNIBERTSITATEAren berezko titulua da eta hauei zuzenduta dago: - Informatikako, telekomunikazioetako edo antzeko profila duten graduatuak edo ingeniari teknikoak. - Hiru urte baino gehiagoko esperientzia profesionala eta goi mailako prestakuntza zikloaren titulua dituzten profesionalak. Informazioaren segurtasunaren eremuan (IT) eta industri ingurunetako segurtasunaren eremuan (OT) zerbitzuak eskaintzen dituzten industri enpresetan eta enpresetan eremu horretan prestakuntza jaso duten profesionalen eskaera zorrotza dagoenez, eskaera horri erantzuteko diseinatu da masterra.
Info gehiago

INSTAGRAM: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko

SPRI

2018-10-19 (13:00 - 16:00)
KZGUNEA TOLOSA zentroa -Rondilla 34 (Musika Eskolaren eraikina, beheko solairua) - Tolosa

Ikastaroa Sare Sozialen kategorian kokatzen da, Mikroenpresa Digitala programaren barruan, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure markaren irudia hobetu ahal izateko.

2018-10-19 (13:00 - 15:00)
KZGUNEA TOLOSA zentroa -Rondilla 34 (Musika Eskolaren eraikina, beheko solairua) - Tolosa

Ikastaroa Sare Sozialen kategorian kokatzen da, Mikroenpresa Digitala programaren barruan, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure markaren irudia hobetu ahal izateko.
Info gehiago

Zibersegurtasuna: zure negozioa babesteko kontzentziazioa eta praktika onak.

SPRI

2018-10-19 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Ikastaroaren xedea da enpresa txikiak eta autonomoak kontzientziatzea zibersegurtasunaren arloan izan ditzaketen arrisku eta mehatxuei buruz, aurrez euren zaurgarritasunak identifikatuta. Ulertu behar da arrisku eta mehatxu horietako asko ez direla kanpoko iturrietatik etortzen (hackerren erasoak, etab.), baizik eta nahi gabe probokatzen ditugula, gure informazioa babesteko gutxieneko neurriak aplikatzen ez ditugulako. Ikuspegia prebentiboa den arren, gerta daitezkeen gorabeherak modu efizientean nola kudeatu ere landuko da.
Info gehiago

PowerPoint erabiliz 'motion graphics' bideoak sortzea

SPRI

2018-10-19 (09:00 - 13:00)
BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia

'Motion graphics' bideoak edo animazioak testu, forma, irudi, marrazki eta grafikoetatik abiatuta mugimendua sortzen duten bideoak dira. Osagai mota horiek maneiatu eta animatzeko gai dela aprobetxatuz, PowerPoint tresnak posible egiten du ezaugarri horiek dituzten edukiak bideo formatuan egitea.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728