2018-10-24 - Agenda

Robotak 4.0 Industriaren zerbitzura

SPRI

2018-10-24 (09:00 - 14:00)
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeako Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia

Industria-produktibitatea ez dago ulertzerik gizakiaren eta makinen arteko lankidetza gabe. 4.0 industriaren estrategiaren barruan, bilakaerarik handieneko arloetako bat industria-robotika da. Robotika horri esker, lan errepikakor eta arriskutsuak automatizatu eta saihestu egiten dira, pertsonek balio eta sormen handiagoko lanak egin ditzaten.
Info gehiago

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa.

UEU

2018-10-24

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.

Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Info gehiago

Hitz Adina Mintzo. 1.hizkuntza: Mapuzugun.

UEU

2018-10-24

Hitzaldi hau Hitz Adina Mintzo ikastaroaren barne emango da.

Saio honetan izena izena emateko, jarraitu azpian dauden argibideak.

Ikastaro osoan izena emateko: Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa.

Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.

SPRI

2018-10-24 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

Kudeatu zure lanak Trellorekin produktiboago izateko

SPRI

2018-10-24 (14:00 - 16:00)
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia

Ikastaroa Mikroenpresa Digitalaren programako “Produktibitatea” ikastaroen barruan kokatzen da, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure denbora antolatu eta gure zereginak modu efiziente eta kontzentratuago batean antolatu ahal izateko.
Info gehiago

Plan digitala: Nola integratu estrategia digitala enpresa industrialen plan komertzial tradizionaletan

SPRI

2018-10-24 (09:00 - 13:00)
Lehiberri Zentroa, Tolosa (Gipuzkoa). Apattaerreka industriagunea. Apatta kalea 1.

Ikasi marketin estrategia bat garatzen zure enpresan. Tailer honetan SEO nahiz sare sozialak modu praktiko batean eta adibideen bidez lantzen ikasiko duzu.
Info gehiago

Online salmenta: Nahi ez duzuna saltzeko aukera

SPRI

2018-10-24 (18:00 - 20:00)
Oriaburu eraikina. Pedro de pasealekua, 2. Tolosa

Bigarren eskuko online salmentak gure artean geratzeko irtsi dira. Behar ez duguna saltzeko aukera ematen digute. Tailer honetan hauen truke dirua lortzeko plataforma eta baliabide ezberdinak ikusiko ditugu.
Info gehiago

Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozioak Hubspot CRMrekin

SPRI

2018-10-24 (14:00 - 16:00)
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)

Zure negozio aukerak kontrolatu nahi dituzu? Hubspot CRM tresna erraz eta doanekoa da, eta bezeroak eta harremanak ezin hobeto kudeatzeko aukera emango digu. Hubspot CRMrekin bezeroekin edo bezerogaiekin egin dituzun interakzio eta harreman guztien jarraipena egin ahal izango duzu. Horrenbestez, transakzioak bere etapa bakoitzean monitorizatu ahal izango dituzu: harremana egiten duzunetik salmenta gauzatzen den arte. Horrenbestez, leku bakar batetik, enpresen profil komertzial guztiak sintonian egotea lortuko duzu.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728