2018-11-10
Ikastaroaren data: azaroaren 10a (larunbata).
Azken urteetan argitaratutako ikerketek tendoien gaitzen inguruko paradigma goitik behera aldatu dute. Diagnostiko eta tratamendu egoki batentzako ikuspuntu berri horren inguruko informazioa ezagutzea ezinbestekoa da.
Ikastaro honetan azken urteetako ikerketek eragin dituzten aldaketak eta gaur egungo proba zientifikoetan oinarritutako diagnostiko eta tratamenduaren nondik norakoak landuko ditugu.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
2018-11-10
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zaitugu.
Ikastaro honek haur eta gazte hauen gizarteratzean erantzunak eta formakuntza eskaintzen dizkie profesionalei, bai lanerako espazioetan, bai aisialdirako espazioetan erabilgarri izango zaizkienak.
Transexualitate-egoeran dauden adingabeko haur eta gazte hauek bizi duten egoera ulertzeko, ikastaroak ezagutza, erremintak eta estrategiak erakutsiko dizkigu.
Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuaren errealitate berrian, ikasleei diren eran espresatu eta esplikatzeko aukera zabaltzen ari zaie. Egoera honek, berarekin dakartza errealitate horri aurre egin eta tratatzeko zalantza eta ezintasunak.
Transexualitatearen gaia ikastetxe mailan, espero den eran esplikatu eta adierazten ez denean, egoera hori bizi duen ikaslegoarekiko etiketatze bat ematen ari dela ohartu gara, horrek berarekin ekarri ditzaken ondorio guztiekin.
Transexualitateari esker ulertu behar genuke, ikasle bakoitza bakarra dela. Ikastetxeek ikasle bakoitzaren izaerarekiko errespetu hori zaindu beharko lukete.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.