2018-11-17 - Agenda

Emozioen kudeaketa eta manipulazioa

UEU

2018-11-17

Ikastaroa, azaroaren 17an eta 24an eskainiko da.

Emozioak beharrezkoak dira bizitzeko. Zer izango litzateke bizitza emoziorik gabe? Beharbada ez luke zentzurik izango. Baina emozio guztiak ez dira berdinak, batzuek momentuari egokitzen laguntzen gaituzte, beste batzuek, berriz, ez digute gure oraina gozatzen uzten. Ikastaro honetan norberak ze emozio bizi dituen eta nola bizi dituen aztertuko dugu. Beste aldetik, konturatuko gara denok egunean zehar, momentuaren arabera eta pertsonaren arabera rol ezberdinak hartzen ditugula. Batzuetan helduaren rola jokatzen dugu. Baina beste momentu batzuetan haur edo gurasoaren rola hartuz gero, besteak manipulatzeko edota gu manipulatzen uzteko arriskuan gaude. Berriz, helduaren rolean gaudenean, momentuan komeni dena egiten dugu, gu geu eta gainerakoak errespetatuz.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Info gehiago

NZ3T. Natur Zientzien III. Topaketa: Sinbiosian.

UEU

2018-11-17

UEUren Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak antolatuta, NZ3T Natur Zientzien III. Topaketa izango da 2018ko azaroaren 17an eta 18an.

Topaketa hauek jaio ziren Euskal Herrian naturaren inguruan lanean dabilen jendearen eta naturzaleen elkargune izateko. Bere aurreko edizioak 2013 (NZTOPA!) eta 2015ean (NZ2TOPA!) burutu ziren, eta alorreko kide asko erakarri zituzten.

Naturzaleak askotarikoak diren heinean, euren ekarpenak ingurumenari ere modu ugaritan eman daitezke. Erakundeetako kudeatzaile eta langileak, unibertsitateko ikerlariak eta natur taldeetako kideak bildu eta nork bere jakintza elkarbanatzeko plaza bihurtuko dugu Gasteizko Europa Jauregia. Hau da, norberak egiten duen lana gainerakoei azalduta elkar elikatzen saiatuko gara. Horretarako, Euskal Herriko naturan eta zientziena eragin zuzena duten gaiak landuko dira aipatutako hiru ikuspuntuetako ekarpenak kontuan hartuz: lehen sektorearen erronka, arazo eta irtenbideen inguruan eztabaidatuko dugu talde txikietan; ehizak sortutako gatazkak ertz guztietatik aztertu eta adostasunak bilatzeko ariketa egingo dugu inplikatuak mahai inguruan jarrita; eta azkenik, elkar hobeto ezagutzeko eta landutako gaiei buruz aritzeko aukera ezberdinak izango ditugu.

Topaketaren web gunea: www.nztopaketa.eus

POSTER DEIALDIA: topaketarako posterrak aurkezteko deialdia ireki da. Informazio gehiago: NZ3T poster deialdia

Info gehiago

Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak

UEU

2018-11-17

Taldea OSATU da. Matrikula orria betez gero, itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: azaroaren 17 eta 24.

Gure egunerokotasunean milaka zeregin izaten ditugu esku artean eta ezin iritsi pasatzen ditugu egunak astelehenetik ostiralera. Gainera, lan batzuk taldean eta era koordinatuan egitea ezinbestekoa da.

Horregatik, garrantzitsua da banakako zein talde-lana kudeatzeko metodoak ezagutzea. Metodoek eskaintzen dizkiguten gakoetako batzuk pixkanaka gure egunerokotasunean txertatzen baditugu, amaigabeak diren eginkizun-zerrendak modu eraginkorragoan antolatzea lortuko dugu.

Gainera, azken urteetako garapen azkarrari esker, Informazio eta Komunikazio Teknologiek laguntza ezin hobea eskaintzen digute lanaren antolaketa-metodoak aplikatzeko. Eskuragarri ditugun tresna digital anitzak arakatzen baditugu, konturatuko gara oso erraza dela lana kudeatzea eta elkarlana koordinatzea.

Ikastaro honi esker, zure egunerokotasuneko lanak antolatzeko zenbait metodo eta tresna digital ezagutu eta praktikan jarriko dituzu. Horri esker, pixkanaka, lan-prozedura eraginkorren gakoak barneratzea lortuko duzu, aurrerantzean “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna” atsotitza aplikatzeko.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728