2019-03-23 - Agenda

Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak

UEU

2019-03-23

Ikastaroaren datak: martxoaren 23 eta 30.

IKTak gaur egungo oinarrizko lan-tresna dira eta gure eguneroko zereginak kudeatzeko laguntza ezin hobea. Baina benetan ezagutzen ditugu teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak? Posiblea da produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak baliabide digitalen bidez praktikan jartzea? Nola erabili ditzakegu zenbait tresna gure denbora hobeto kudeatzeko? Nola bideratu dezakegu taldeko koordinazio egokia? Zeintzuk dira posta elektronikoa ondo antolatzeko irizpideak?

Ikastaroan egunerokotasuneko banakako zein taldeko zereginak antolatzeko metodo ezagunenen helburuak eta ezaugarri nagusiak aztertuko dira, ondoren maila teorikoko antolaketa-prozedurak praktikan jartzeko. Horretarako, eskura ditugun zenbait tresna digital eta horien aukerak arakatuko dira. Horrela, pixkanaka, produktibitatearen gakoak barneratzea lortuko da, “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna” atsotitza aplikatzen hasteko eta aurrerantzean denbora ondo aprobetxatzeko.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Info gehiago

Ikas komunitatea ikasketa dialogikotik abiatuta

UEU

2019-03-23

Ikastaroaren datak: martxoak 23 eta 30 (larunbatak)

Ikas komunitate bat sortzeko beharrezkoa dena agertuko da. Euskal Herrian dauden esperientzia ezberdinak ezagutu eta bakoitzaren zentrora gehien gerturatzen den eredua identifikatzeko. Ikas komunitate bat sortzeko jarraitu beharreko pausuak aurkeztuko dira. Komunitatea sortu aurretik ordea, bide horren alde apustu egiteko kontzientziazio lan bat egin behar da. Honetarako, ikasketa dialogikoaren bitartez komunitatea inflexio puntu batera eraman daiteke ondorengo bidea samurragoa izateko.

Ikastaroaren inguruko elkarrizketa: unibertsiateta.net

Info gehiago

Internet bidezko ordainketa seguruak. Paypal, N26, Revolut, prepago txartelak, ea. (Gipuzkoa Encounter)

SPRI

2019-03-23 (11:00 - 11:45)
Usabal Polikiroldegia. Usabal kalea, 25. Tolosa

Online erosketak urtero hazten dira, gaur egun guztiok dugu internetekiko konfidantza. Hala ere internet munduan seguruago ibiltzeko txartel ohiei alternatibak daude, adibidez Paypal, Revolut…
Info gehiago

Internet bidezko ordainketa seguruak. Paypal, N26, Revolut, prepago txartelak, ea. (Gipuzkoa Encounter)

SPRI

2019-03-23 (11:00 - 11:45)
Usabal Polikiroldegia. Usabal kalea, 25. Tolosa

Online erosketak urtero hazten dira, gaur egun guztiok dugu internetekiko konfidantza. Hala ere internet munduan seguruago ibiltzeko txartel ohiei alternatibak daude, adibidez Paypal, Revolut…
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728