2019-05-27
IkerGazte2019 badator.
Lehen IkerGazte kongresua antolatzeko erronkari 2015ean heldu genion, baita egin ere. 2017an bigarrena egin genuen eta lehena hobetu genuela sinisten dugu. Oraingoan 2019ko 3. edizioari ekiteko gogotsu gaude. IkerGaztek Durangon hasitako ibilbidea, Iruñean jorratzen jarraitu genuen eta aurten Baionan egingo dugu geldialdia.
IkerGazte2019 kongresuan Euskal Herriko ikertzaile euskaldunok bilduko gara, aurreko ediziotan egon ginenok eta, espero, aurrekoetan egon ez zirenak ere. Ikertzaile euskaldunok bagabiltzalako Euskal Herriko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan ikertzen; badaukagulako ikertzen duguna ezagutarazteko ahalmena eta gogoa; nazioartean egiten duguna bertokoari azaldu nahi diogulako; Euskal Herrian zer ikertzen den jakin nahi dugulako; lankide izan daitekeen hori ezagutu nahi dugulako; eta edozein alorretakoak izanik ere, edozertaz euskaraz jarduteko gai garelako.
IkerGazte ikertzaile euskaldunontzako erreferente izateko bidean dagoela sentitzen dugulako. Horregatik guztiagatik, UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoaren izenean 2019ko maiatzaren 27-28-29an Baionan egingo dugun IkerGazte2019ra gonbidatzen zaitugu. Edozein delarik ere zure ikerketa-eremua, hurbil zaitez Baionara: giza zientzietan, gizarte zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologian, arkitekturan edota osasunean diharduten nazioarteko ikertzaileen komunitate euskalduna bada eta. Egizu bat ikertzaile euskaldunen bilgune honekin, ezagutu itzazu ikerketan diharduten ehundaka ikertzaile gazte, deskubritu itzazu zure ikerketa-alorretik gertuko eta ez hain gertuko ikerketa-lanak.
IkerGazte kongresuaren aurreko edizioen inguruan gehago jakiteko:
Informazio guztia eta eguneratua IkerGazte webgunean topatuko duzu.
Ikergazte2019 edizioa Baionako CNRS-IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroarekin elkarlanean antolatzen dugu.

2019-05-27 (09:00 - 19:00)
Jesuskoa Landaetxea
2019-05-27 (09:00 - 14:00)
INGURALDE, informatika gela (Dolores Ibarruri pasealekua z/g, B lokala, Ibarra kalearekin bidegurutzea, 48901 Barakaldo)
2019-05-27 (14:00 - 16:00)
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia
2019-05-27 (14:00 - 16:00)
Sala de Informática de Inguralde (Paseo Dolores Ibarruri s/n, local B, cruce con c/ Ibarra, 48901 Barakaldo).
2019-05-27 (09:00 - 19:00)
BIZKAIA ENPRESA DIGITALA - Parque Tecnológico de Bizkaia - Edificio Tecnalia, 204 - 48170 Zamudio - (Bizkaia)
2019-05-27
Hitzaldi hau Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroaren 5. saioa da.
Saio honetan izena emateko, jarraitu beherago dauden argibideak.
2019-05-27 (14:00 - 16:00)
Sala de Informática de Inguralde (Paseo Dolores Ibarruri s/n, local B, cruce con c/ Ibarra, 48901 Barakaldo).
2019-05-27 (14:00 - 16:00)
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia
2019-05-27 (09:00 - 19:00)
K10 Hotela
2019-05-27 (09:00 - 14:00)
INGURALDE, informatika gela (Dolores Ibarruri pasealekua z/g, B lokala, Ibarra kalearekin bidegurutzea, 48901 Barakaldo)
2019-05-27 (09:00 - 19:00)
BIZKAIA ENPRESA DIGITALA - Parque Tecnológico de Bizkaia - Edificio Tecnalia, 204 - 48170 Zamudio - (Bizkaia)