2019-06-24 - Agenda

Sare sozialak: estrategia eta monitorizazioa gizarte-komunikabideetan

SPRI

2019-06-24 (09:30 - 13:30)
INGURALDE, informatika gela (Dolores Ibarruri pasealekua z/g, B lokala, Ibarra kalearekin bidegurutzea, 48901 Barakaldo)

Estrategia zehatza, bidera itzazu denbora- eta diru-inbertsioak sare sozialetan. Tailer honen bidez gizarte-komunikabideetan zure estrategia diseinatzen ikasiko duzu, estrategia zure negozio-helburuekin lotuz.
Info gehiago

Gaitasunetan oinarritutako unitate didaktikoak

UEU

2019-06-24

Ikastaro hau, UEUren Iruñeko udako ikastaroen artean eskainiko da, ekainaren 24an eta 25ean.

Ikastaro honek aurrez-aurreko bi saio eta 5 ordutako on-line jarraipena izango du.

Hezkuntza paradigma eraldatzaile baten aurrean gaude, bizitzarako prestatu behar ditugu ikasleak eta eskolarekiko duten motibazioa landu. Horregatik, ikasleen interesekin, aniztasunarekin zein gaitasunekin lotutako unitateak diseinatzea, aurrera eramatea eta etengabe hobetzea dagokigu irakasleei.

Gaitasunak abilezia praktikoen, ezagutzen, motibazioen, emozioen eta beste zenbait osagai sozialen eta portaerarekin loturiko osagaien konbinazioa dira. Baina, hori guztia nola landu dezakegu ikasgelan?

Ikastaro honetan prisma horretatik abiatuko gara, etapa anitzetako elementu kurrikularrak aintzat hartuta, unitate didaktiko bat garatzeko praktikan.

Info gehiago

Euskararen erabileraren lanketa ikasgelan HH-LH

UEU

2019-06-24

Ikastaro hau, UEUren Iruñeko udako ikastaroen artean eskainiko da, ekainaren 24an eta 25ean.

Ikastetxe ezberdinekiko harremanetan, hainbat eta hainbatetan, irakasleek ikasgelako egunerokoan dauzkaten zailtasunak, kezkak eta gabeziak jaso izan ditugu (erabilera eragiteko garaian, hizkuntza helburuak zehazterakoan, estrategia bat edo beste erabiltzerakoan...)

Ikastaro honen bidez, ikasleek hizkuntzekiko bizi dituzten prozesuak ulertu, ikastetxearen mugak eta zailtasunak identifikatu eta gelako hizkuntza errealitatetik abiatuz, euskararen erabileran eragiteko baliagarri izango diren helburu, estrategia, zein jarduera ezberdinak proposatu nahi dira.

Info gehiago

Komunikazio estilo feminista lantzeko ikastaroa.

UEU

2019-06-24

Generoaren eraketa kultural eta soziala da. Gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasun biologikoetan* oinarrituta, historikoki paper eta lan ezberdinak esleitu zaizkie gizon eta emakumeei, baita komunikatzeko orduan ere.

Robin Lakoff-ek (1981) “hizkuntza femeninoaz” teorizatu zuen lehenengoa izanda, asko izan dira bere teoriak kolokan jarri dituztenak. Sozializatze ezberdin batetik abiaturiko bi komunikazio-estilo ezberdinak bereizi ahal ditugula ukatu barik, ezberdintasuna ez datza hainbeste bakoitzak aukeratzen duen gaian, baizik eta emakumeok erabili ohi ditugun ikuspegian eta estrategian.

Hori dela, gizonezko eta emakumezkoen estrategia ezberdinetatik abiatuta, komunikazio-estilo feministarako proposamena eta lanketa egingo da tailer honetan.

Info gehiago

Errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak sortzeko Unity3D

SPRI

2019-06-24 (09:00 - 14:00)
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204

Tailer honen helburua da Unity3D erabiltzeko abiapuntu eta oinarrizko ezagutzak ematea, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko aplikazioak garatzeko tresna gisa.
Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.

SPRI

2019-06-24 (14:00 - 16:00)
Sala de Informática de Inguralde (Paseo Dolores Ibarruri s/n, local B, cruce con c/ Ibarra, 48901 Barakaldo).

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

LINKEDIN, sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa.

SPRI

2019-06-24 (14:00 - 16:00)
Irun:CBA - San Juan Arria plaza (Carlos Blanco Aguinaga Kultur gunea) 20304 Irun

2002. urtean agertu zenetik, Linkedin liderra da harreman profesional eta komertzialetara zuzendutako sare sozialen rankingean. Ikastaro hau sarrera moduan aurkezten da, sare sozial honen bitartez promozionatu, networking egin eta negozio aukerak bilatu nahi dituzten enpresa eta profesionalentzat.
Info gehiago

Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (lehen zatia)

SPRI

2019-06-24 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Ikastaro honetako hartzaileek, enpresa txikiak eta langile autonomoak, datuak babesteko gaur egungo legeak jasota dituzten printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ikasiko dituzte, haien enpresako datu pertsonal guztien tratamenduei dagokionez.
Info gehiago

Sare sozialak: estrategia eta monitorizazioa gizarte-komunikabideetan

SPRI

2019-06-24 (09:30 - 13:30)
INGURALDE, informatika gela (Dolores Ibarruri pasealekua z/g, B lokala, Ibarra kalearekin bidegurutzea, 48901 Barakaldo)

Estrategia zehatza, bidera itzazu denbora- eta diru-inbertsioak sare sozialetan. Tailer honen bidez gizarte-komunikabideetan zure estrategia diseinatzen ikasiko duzu, estrategia zure negozio-helburuekin lotuz.
Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.

SPRI

2019-06-24 (14:00 - 16:00)
Sala de Informática de Inguralde (Paseo Dolores Ibarruri s/n, local B, cruce con c/ Ibarra, 48901 Barakaldo).

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (lehen zatia)

SPRI

2019-06-24 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Ikastaro honetako hartzaileek, enpresa txikiak eta langile autonomoak, datuak babesteko gaur egungo legeak jasota dituzten printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ikasiko dituzte, haien enpresako datu pertsonal guztien tratamenduei dagokionez.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728