2019-06-25
Ikastaro hau, UEUren Iruñeko udako ikastaroen artean eskainiko da, ekainaren 25 eta 26an.
Sare sozialak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu hauen inguruko informaziorik jasotzen eta ez ditugu hauek ondo erabiltzeko inolako lanketarik egiten. Ondorioz, sextinga, zibersexua zein ziberjazarpena bezalako fenomenoak sortzen dira; askotan, identifikatzeko eta hauei aurre egiteko baliabide eza izanik. Horretaz gain, pornografiaren kontsumoa gero eta goiztiarragoa eta handiagoa da gazteen intimitatean eta harremanetan eragin zuzena izanik.
Guzti honekin, ikastaro honen bitartez, harremantzeko espazio berri hauen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, ondorio larriak ekiditzeko gakoak ikusi eta prebentziorako bide desberdinen inguruan hausnartuko dugu, betiere ikuspegi positibo batetik.
2019-06-25
1998an argitaratu zituen Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zainduaren (EBAZ) arauak. Badirudi, euskal hiztunen artean, batuaren gainerako arauak baino ezezagunagoak direla ahoskerarenak. Bestalde, ahoskera ez da mugatzen bokal-kontsonanteen ezaugarrietara. Ahoskera ikasteko esaldiak ahoskatzen ikasi behar da. "Prosodia kontsonante eta bokal ezaugarriekin batera ahoskatzen den beste hori da: azentu gorabeherak, doinu aldaketak, silabakatzea, lastertasuna, eta abar."
2019-06-25
Euskal Herriaren historia matxinada iraunkorrez osatutako historia da. Erreka horren parte da duela 60 urte inguru gurean eman zen paradigma aldaketa.
Garai hartakoa da ETAren sorrera, baina baita ere ikastola mugimenduaren sorrera, gau eskolen hasiera, kooperatibismoaren lehen urratsak, herri mugimendu askoren kimuak baita gurera lanera etorri ziren herritarrekin batera sortutako ''Euskal langile herria'' kontzeptua. Planteamendu dekolonialetatik edan zuen borroka nazionalaren eta sozialaren uztarketa eta, oro har, frankismoaren gau ilunean itxaropenari argi izpiak eskaini zizkion paradigma berri baten sorrera.
Aldaketa handien garaia zen hura, munduan eta Euskal Herrian. Egungoa ere aldaketa handien testuingurua da, aldaketak maila ekonomikoan, sozialean zein politikoan. Biak ala biak, testuinguru erabat ezberdinak marrazten dituzte. Aldaketak beti mehatxuekin lotu ohi dira, baina aukerak ere badituzte bere horretan, atzo eta gaur ere.
''Izan ginelako, izango gara'' esan beharrean, nahiago dugu galdetzea: ''izan ginelako, izango gara?'' Ez etorkizunari begira gure izana zalantzan jartzen dugulako, aldaketen aurrean izaten jarraitzeko ausardia bera galdekatu nahi dugulako.
Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
IKASTARO BIKOITZA: Askapen bide(ar)en haritik...
Ikastaro honek Baionan emango den ''Garelako, zer izan nahi dugu?'' ikastaroarekin lotura dauka.
Nahiz eta bakoitzak bere aldetik izate bat eta ulerkuntza propio bat izan dezakeen eta aukera hori zabaldua den ere, ireki nahi dugun hausnarketaren harian zehar oinez egitera gonbidatu nahi zaituztegu. GUaz hausnartu, GUa marraztu eta GUa praktikatikekiteko eta eraikitzeko koordenadez solastera gonbidatu nahi zaituztegu.
Jon Maiak esan bezala, jada ez gara izan ginena (-baina badugu horretatik zerbait ezinbestean eta zortez- gehitzen dugu guk) eta oraindik ez gara izango garena.
2019-06-25 (14:00 - 16:00)
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)
2019-06-25 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)
2019-06-25 (14:00 - 16:00)
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia
2019-06-25 (09:00 - 14:00)
BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
2019-06-25
Natur Zientzien irakaskuntzan gero eta garrantzi handiagoa dute gertuko arazoetan oinarritutako ikerketa proiektuek. Izan ere, arazoetan oinarritutako irakaskuntzak ikasleen interesa pizteaz gain, curriculumeko hainbat eta hainbat gaitasun, helburu eta eduki jorratzeko aukera ematen du. Euskal Herrian dagoeneko badaude horrelako irakaskuntzaren adibide arrakastatsuak, asko ingurumenari lotutakoak, eta funtzionatzen duten heinean, eredu hori zabaltzeko tresnak irakasleei eskaintzea ezinbestekoa da.
Horretarako, ikasleen zailtasunak eta proiektu horien alderdi teorikoa lantzeko Joserra Díez izango dugu irakasle, eta Iñaki Sanz-Azkue DBHko irakasleak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, berriz, ikasgelako errealitatea kontuan hartuta metodo horiek nola inplementatu asmatzen lagunduko du.
2019-06-25
Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparrua zabala eta askotarikoa da, baina, badira elkarrekin konpartitzen dituzten hainbat balio eta printzipio: xede soziala errentagarritasun ekonomikoaren gainetik egotea; jasangarritasuna; demokrazia; elkartasuna; elkarlana; eta ingurunea eraldatzeko nahia. Ekofeminismoaren ekarpen oparoei esker ere, bizitza-erdigunean jarriko duten antolamenduak eta prozesuak diseinatzen hasi dira eremu zabal honetako erakunde asko.
Printzipio horiek ordea, eguneroko errealitatean praktikan jarri eta gauzatzea ez da erraza, eta ekonomia sozial eta eraldatzaileko erakundeek ohiko enpresa kapitalisten kudeaketa-sistemak eta –erremintak erreproduzitzen dituzte maiz. Honenbestez, beharrekoaz ikusi dugu aurten eremu eraldatzaile honen baitan kokatzen diren enpresetako aditu, kudeatzaile eta langileen ahotik, aldarrikatzen ditugun printzipioetatik errealitatera eramateko sortu dituzten gogoetak, praktikak, metodologiak eta erremintak ikustaraztea. Horretarako, unibertsitateko, ekonomia sozialeko, ekonomia eraldatzaileko eta euskalgintzako eragileak gonbidatu ditugu ikastaro honetara.
Erronka berriak ekartzen ditu gainera adimen artifizialaren eta plataforma teknologiko erraldoien hazkundeak, teknologikoki ere subiranotasuna praktikatzeko kudeaketa-tresnak eta -erraminten inguruan izango ditugu saioa eta tailerrak.
2019-06-25 (18:00 - 20:30)
CETIC, Castro Urdiales 10, Vitoria-Gasteiz
2019-06-25 (14:00 - 16:00)
KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa - Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 - Donostia
2019-06-25 (14:00 - 16:00)
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)
2019-06-25 (09:00 - 14:00)
BIC Gipuzkoa. Mikeletegi pasealekua 83, 1. 20009 Donostia
2019-06-25 (18:00 - 20:30)
CETIC, Castro Urdiales 10, Vitoria-Gasteiz