2019-06-28 - Agenda

Zuzenean

Enpresarean TB zuzenean - Global Action Plan Euskadi

2019-06-28
11:00

Enpresarean TBren zuzeneko berri bat izango dugu ekainaren 28an, ostirala, 11:00etan. Global Action Plan Euskadi enpresako Jaione Pagazaurtundua izango dugu zuzeneko hitzaldia eskaintzen. 'Posible da etorkizun iraunkorragoa, enpresa, ikastetxe, unibertsitate eta familien parte-hartzearekin', horixe izango da hitzaldiaren izenburua.

Prekarietatearen eragina gazteongan: parte-hartze politikotik bizi ikuskerara.

UEU

2019-06-28

Duela hiru urte ekin genion Ernaik eta Ipesek gazteriaren parte hartze politikoa elkarlanean aztertzeari. Ibilbide horretan mugarri izan zen 2017ko ekainean UEU-ren udako ikastaroen baitan antolatutako “Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?” ikastaroa. Saio horretan gazteriak egungo testuinguruan subjektu bezala dituen potentzial eta arriskuak mahaingaineratzea genuen xede, gazteriak pairatzen duen problematika komunari boteretze prozesuen bidez nola erantzun dakiokeen aztertuz. Parte hartze politikoa modu zabal batean ulertuz, eta gazteriaren antolakuntza espazioei erreparatuz (Gazte Mugimenduak nagusiki), Gazte Boterearen bueltan hausnartuz eman diogu jarraipena bi urte hauetan, horiek elkarlanean ekoitzitako “Pitzatu. Gazte Boterez Euskal Herria eraiki” liburuxkan jasoz.

Hausnarketan sakonduz, gazteok egun bizi ditugun bizi baldintzek eta prekarietateak gure bizi-ikuskera, eta parte hartze politiko zein boteretzerako estrategia kolektiboak erabat baldintzatu eta eraldatu dituztela, baita testuinguru politikoan ematen ari diren aldaketa sakonek ere. Hortaz, bidean sakontzeko elementu hauei erreparatzea ezinbestekoa zaigu.

Ikastaro hau IPES eta Ernai-rekin elkarlanean antolatu da.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728