2019-07-10 - Agenda

Zibersegurtasun industrialeko auditoretza

SPRI

2019-07-10 (09:00 - 14:00)
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Info gehiago

Zure negozioaren informazioa babesteko praktika onak: Zibersegurtasuna

SPRI

2019-07-10 (14:00 - 16:00)
KZgunea Getxo-Areeta (Ogoño 1, Getxo Elkartegia)

Ikastaroaren xedea da enpresa txikiak eta autonomoak kontzientziatzea zibersegurtasunaren arloan izan ditzaketen arrisku eta mehatxuei buruz, aurrez euren zaurgarritasunak identifikatuta. Ulertu behar da arrisku eta mehatxu horietako asko ez direla kanpoko iturrietatik etortzen (hackerren erasoak, etab.), baizik eta nahi gabe probokatzen ditugula, gure informazioa babesteko gutxieneko neurriak aplikatzen ez ditugulako. Ikuspegia prebentiboa den arren, gerta daitezkeen gorabeherak modu efizientean nola kudeatu ere landuko da.
Info gehiago

Hizkuntza irakaskuntzan bide berriak: nola erabili ahozko komunikazioa eta simulazioak, lanerako hizkuntza irakaskuntzan.

UEU

2019-07-10

Ikastaroa Erasmus+ eko COMBI proiektuan oinarrituta dago eta hizkuntza irakaskuntzan bide berriak proposatzen ditu, Europako hainbat leku eta esperientzietatik hartuta eta eta egoera elebidunei egokitua. Hizkuntza irakaskuntzak kasu honetan bide klasikoak alde batean utziko ditu eta bi ezaugarritan zentratuko da bereziki:

1. Hizkuntza behar jakin batzuetarako ikastea (COMBIren kasuan, osasuna eta arreta sozialeko langileak dira hartzaile taldea, hala ere, metodologiaren ikuspegia beste eremu batzuetara transferigarria da)

2. Hiztunaren ahalduntzea, lehenengo hitzetatik, egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta.

Ariketa metodologikoak lantzeaz gain, COMBI-k ematen duen ikuspegi integralaren gainbegirada ere emango dugu (lan-komunikazioaren behaketa, kultur-aniztasuna, “azterketa” berriak, …).

Ikastaroa praktikoa da eta irakasleei eta hizkuntza irakaskuntzan interesa dutenei metodologia horretan sartzeko eta elkarrekin praktikan probatzeko aukera eman nahi die. Hala ere, ez da beharrezkoa, hizkuntza irakaskuntza irakaslea izatea edo horretan esperientzia edukitzea. Lanbide Heziketako irakasleak (bereziki arreta-soziosanitario arlokoak) edo osasuna eta arreta-soziosanitarioko langileak, euskararen erabilerarekin sentsibilizatuak daudenak gonbidatuak daude eta gaian interesa daukaten guztiak oro har.

Info gehiago

Familia-terapiaren hastapenak. Behaketa teoriko-praktikoa.

UEU

2019-07-10

Giza harremanak ikuspegi sistemikotik aztertuko dira eta sistemen teoria orokorretik abiatuta, sistema mota ezberdinetan sakontzeko aukera egongo da. Giza komunikazioaren teoriak ere aipamen nabarmena izango du eta modu horretan, familia egituretan sakonduko da, beti ere sistemaren izaera ebolutiboa kontuan hartuta.

Psikologiaren ikuspegi sistemikoak azkeneko hamarkadetan garapen nabarmena izan du eta eskola ugari garatu dira. Besteak beste, komunikazionala, estrukturala, estrategikoa eta milanekoa. Zentzu horretan, bakoitzean sakontzeko aukera egongo da.

Praktikotasuna bilatuko da, maila teorikotik haratago doan eskaintza akademikoa, norbera bere kontestuan kokatuz eta aztertuz. Praktika jarduerek alde esanguratsua hartuko dute.

Info gehiago

Slack: Elkarlaneko komunikazioa talde lanerako.

SPRI

2019-07-10 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Info gehiago

Zibersegurtasun industrialeko auditoretza

SPRI

2019-07-10 (09:00 - 14:00)
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Info gehiago

Slack: Elkarlaneko komunikazioa talde lanerako.

SPRI

2019-07-10 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728