2019-09-25 - Agenda

Oinarrizko CSS - Lor itzazu oinarri sendoak kasu errealak konponduz

SPRI

2019-09-25 (09:00 - 14:00)
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204

CSS erabiltzen hasi zara baina itogarria iruditzen zaizu eta ez dakizu nondik hasi? Nozio batzuk dituzu, baina zure kode propioa segurtasunez sortzea galarazten dizuten hutsuneak dituzu? Estilo-orriekin erraztasun handiagoa behar duzu, nahiz eta lanean ez zaren beti orriak sortzen aritzen (adib.: back-end garapen a, marketina , eta abar)?
Info gehiago

3D inprimaketa: ospetik heldutasunera - Basque Industry 4.0

SPRI

2019-09-25 (09:30 - 12:30)
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina

Duela bost urte, luzaz mintzatu zen 3D inprimagailuei eta haien inguruko promesei buruz. Fabrikazio gehigarriari esker, prozesuak hobetzen ari dira enpresetan, eta arazo asko konpontzen ari dira gure inguruneko enpresa handi eta txikietan.
Info gehiago

Segurtasuna: analisi forentse digitaleko hastapenak

SPRI

2019-09-25 (09:00 - 14:00)
BIC Araba, "Ada Lovelace" gela (Albert Einstein 15, Arabako Teknologi Parkea. Vitoria-Gasteiz.)

Nola jokatu behar dugu gure enpresaren sistema informatikoei eragiten dien eraso bat jasan dugunean?
Info gehiago

Geogebra ikasgelan

UEU

2019-09-25

Ikastaroak, aurrez aurreko saio bat izango du: irailaren 25ean, 17:00etan, UEUren Iruñeko egoitzan, Euskokultur Mintegian.

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da: GeoGebraren ezagutza eta trebakuntzarako jarduerekin hasiko da eta ondoren, parte-hartzaile bakoitzak bere ikastetxeko errealitateari zuzendutako jarduera bat hasieratik amaierara arte diseinatuko du, irizpide teorikoak errespetatuz, eta praktikara eramango du irakasle tutorearen laguntzaz. Honela, ziurtatu egiten da ikastaroaren inpaktua ikasgelan.

Ikastaroa lan-talde batek gidatuko du, parte-hartzaileen banan-banako jarraipena ziurtatuz. Praktika on horrek erraztu egingo du foroetako dinamizazioa eta amaierako lanaren proiekzioa.

Info gehiago

Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?

UEU

2019-09-25

Hizkuntzen ebaluazioaren alorrean mahaiaren gainean jarriko ditugun gogoeta eta baliabideen inguruko ikastaro honetan zehar, erabiliko diren hezkuntza errekurtsoei esker:

• Irakasle hobea izaten lagunduko dizugu, aholkularitza aditu, material didaktiko eta euren inpaktu, laguntza. sare eta aplikazio, metodologia praktikoen bitartez. Bertan, laguntza eta aukera paregabeak aurkituko dituzu.

• Konfiantza gehiago eta arrakasta profesionala lortzen lagunduko dizugu, hainbat praktika profesionaletan oinarrituta. Hauek irakasle gisa izango duzun garapenean euskarri ezin hobeak izango dira, zauden etapan zaudela (LH, DBH, Batxilerra).

• Genero ikuspegia, ikastaroan zehar, kontuan edukiko dugun ardatz nagusietakoa izango da.

Irakaslea: Maria Jose Altube Madina. Irakaslea, itzultzailea eta kazetaria.

Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.

SPRI

2019-09-25 (14:00 - 16:00)
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa.

UEU

2019-09-25

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.

Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, 2019/2020 ikasturtean, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Info gehiago

3D inprimaketa: ospetik heldutasunera - Basque Industry 4.0

SPRI

2019-09-25 (09:30 - 12:30)
Bizkaiko Teknologi Elkartegia. Laida Bidea, 204 eraikina

Duela bost urte, luzaz mintzatu zen 3D inprimagailuei eta haien inguruko promesei buruz. Fabrikazio gehigarriari esker, prozesuak hobetzen ari dira enpresetan, eta arazo asko konpontzen ari dira gure inguruneko enpresa handi eta txikietan.
Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.

SPRI

2019-09-25 (14:00 - 16:00)
KZgunea Bilbao-Deusto zentroa (Lehendakari Agirre etorbidea, 42, 1 solairua, Gizarte Etxea Bidarte Jauregia)

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728