2019-10-26 - Agenda

Hizkuntzen irakaskuntza; ahozko hizkuntza lantzen DBHn.

UEU

2019-10-26

DBHn ikasleek esparru eta egoera formaletarako urratsa ematen dute. Adin horretan ahozkotasuna egoki lantzea funtsezkoa da ikasleei gaitasun komunikatiboa garatzen laguntzeko. Idatzian oinarritutako tradizio pedagogikoek, ahozkoaren inguruko uste okerrek eta ebaluatzeko zailtasunek ahozkoaren lanketa bigarren mailan geratzea ekarri dute. Baina erabilera bultzatzeko zein ikasleen era guztietako gaitasunak garatzeko, funtsezkoa da ahozko jarduerak egoki lantzea. Horretan sakontzea izango da ikastaro honen helburua.

Info gehiago

Gatazken ebazpena hezkuntza sistemikotik abiatuta

UEU

2019-10-26

Ikastaroaren datak: urriaren 26a eta azaroaren 9a.

Ikastaro honetan hezkuntza sistemikoaren oinarri eta praktika ezagutu eta bizitzeko aukera izango duzu. Hezkuntzak gaur egun bizi dugun egoerara egokitzeko eskatzen dituen ulermen eta konponbide berriei bestelako begirada bat eskaini nahi die. Izaera inklusibo, orekatu eta globala duen hezkuntzaren irakurketa berri honek, eskola eta familien arteko loturaren oinarriak jaso, ulertu eta sendotu nahi ditu.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago unibertsitatea.net elkarrizketan.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728