2020-03-26 - Agenda

Marketinaren munduko automatizazioak

SPRI

2020-03-26 (09:00 - 13:00)
Garaia Enpresa Digitala, Garaia Parke Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrrasate/Mondragon

Zalantzarik gabe, langile eta negozio jabe guztiak honetan ados daude: zeregin guztiak egiteko denbora falta zaie. Produktibitatearena ez da gauza berria, denok nahi dugu produktiboagoak izan gure lanaldian, baina egia da batzuetan gure lanaren mekanikak berak behartzen gaituela zeregin batzuk alferrik egitera edo behin eta berriz egitera.
Info gehiago

Bideo Marketina: estrategia birala zure produktuak eta zerbitzuak sustatzeko.

SPRI

2020-03-26 (14:00 - 16:00)
KZgunea Vitoria-Hegoalde zentroa (Alberto Schommer 10, 1 solairua, Hegoalde Gizarte Etxea)

Bideoek emozioak sorrarazten dituzte: soinu eta mugimenduen konbinazioak sentimenduak eta erreakzioak transmititzen eta sorrarazten laguntzen ditu, eta hori aprobetxatu behar dugu gure marka eta Interneteko presentzia indartzeko. Online bideoak bultzatzea funtsezko urratsa da edozein enpresaren marketinaren estrategian, merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuen eragina, zabalkundea eta engagement-a hobetzeko.
Info gehiago

Sareen segurtasuneko auditoretza

SPRI

2020-03-26 (09:00 - 14:00)
BIC Gipuzkoa. Miramon pasealekua 170, 3. 20014 Donostia

Tailer honen bidez sare-auditoria egiteko beharrezkoak dituzun ezagutzak jasoko dituzu. Auditoretzan erabiltzen diren eraso nagusiak azalduko ditugu, bai IPv4 bai IPv6 protokoloetan. Horrez gain, erasoengandik babesten ikasiko dugu, baita auditoreak eskura dituen aukerak erakutsi ere. Tailerra ikuspegi praktiko batetik eskainiko da nagusiki.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728