2020-03-28 - Agenda

Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean

UEU

2020-03-28

Jakina da, oro har, euskal kulturara gerturatzeko bide akademikoek ez dutela orain gutxi arte kritika feministaren bidea jorratu, eta aurreko jardunaldietan (Genero Ikerketen edota Literatur Kritika Feministako jardunaldietan) sortutako eztabaidetan eta gogoetetan sakontzeko asmoz antolatu dira jardunaldi hauek.

Ikastaro honen helburua euskal kultur sorkuntzara kultur kritika feministaren bidez gerturatzea da, eta horretarako adituek zenbait gako eskainiko dituzte. Euskal kultur sorkuntza garaikidean abian jarritako proiektu berritzaileak izango dira hizpide, baina baita historiografian ahazturik geratu diren emakumezko sortzaileen lanak ere. Amaieran, kultur kudeaketan gertatzen diren genero-logikez ohartzeko hainbat esperientziaren kontaketa izango dugu mahai-inguruan.

Info gehiago

Emozioen kudeaketa sakonean

UEU

2020-03-28

Ikastaroaren data: martxoaren 28a. 

Irakasleak bere ikasleei adimen emozionala garatzen lagundu diezaien, nahitaezkoa da irakasle bakoitzak bere adimen emozionala lantzea, eta hori abiapuntutzat hartuta emozioen gaiari helduko diogu, bihotza eta burua bateratzen ikasten hasteko, eta eskolan ikasleoi beren gaitasun emozionalen garapenean nola lagundu ikasteko.

Aurreko ikastaroan landutakoa abiapuntutzat hartuta gaian sakonduko dugu, askotariko estrategia eta baliabideak landuaz, bakoitzak gure barruko tresnak sor ditzagun ikasleekin haien adimen emozionala lantzeko.

Info gehiago

Sormena praktikan lantzen

UEU

2020-03-28

Datak eta ordutegia:

  • Martxoak 28: 09:00-14:00/15.30-17:30
  • Apirilak 4: 09:00-14:00

Gure gizartea etengabe aldatzen ari da eta abiadura bizian garatzen ari diren teknologia berriei aurre egitea ezinbestekoa dugu. Gizakiok teknologiak menperatu behar ditugu eta ez teknologiek gu menperatu. Etorkizun hurbileko erronkei erantzuteko hezi behar ditugu ikasleak, eta heziketa horretan funtsezkoak izango dira sormena eta irudimena. Hau da, aurrerapen teknologikoei modu egokian erantzuteko, testu-inguru garatuetan beharrezkoak izango diren produktuak ekoizteko eta tresna berriak diseinatzeko sormena eta irudimena izango ditugu nagusi. Horregatik, sormena praktikan garatzen laguntzen dizkiguten estrategiak aurkeztea izango da ikastaro honen helburu nagusia.

Irakasleei eginiko gaiari buruzko elkarrizketa, unibertsitatea.net-en

Info gehiago

Emoziotegia

UEU

2020-03-28

Sentimenduen mundua ikuspegi praktiko batetatik landuko dugu ikastaro honetan, helduentzat eta haurrentzat baliagarriak diren tresnak erabiliz.

Sentimendu desberdin pila identifikatzen ikasiko dugu. Bihotzean, pentsamenduan edo gorputzean kokatzen diren horiei izena jarriko diegu.

Helduon kasuan eta haurrekin egingo dugun ibilbidean ere, sentitzen dugunaren ezagutza eta onarpenetik etorriko da egingo dugun kudeaketa.

Sentimendu onak ala txarrak daude? Batzuekin gustura edo deseroso bizi gara? Sentimendu bakoitzak guretzat garrantzitsua den zerbaitetaz abisatzen digunez, kasu egitea komeni zaigu.

Poztu gaitezen, bizirik gaude eta beraz sentitzen dugu!

Irakaslea:

Nerea Redondo Otamendi.

Formakuntza Erraztailea eta Coaching metodologian aritua. Soziologian Lizentziatua eta PNL Masterra.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728