2020-04-22 - Agenda

Power Query: antolatu eta araztu zure datuak Power BI erabiliz

SPRI

2020-04-22 (09:00 - 14:00)
BIC Gipuzkoa. Miramon pasealekua 170, 3. 20014 Donostia

Askotan gertatzen zaigu erakunde baten gainean ditugun datuak ez daudela formatu edo egitura egokian eta horregatik ezin ditugula tratatu. Oso handia eta asko da emaitza zehatza lortzeko egin beharreko esfortzua eta denbora.
Info gehiago

Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC)

UEU

2020-04-22

Ikastaroa online izango da, nagusiki, MOOC formatoan.

 “MOOC   (ingelesezko  Massive Online Open Courselokuziotik,   euskaraz  Online Ikastaro Ireki Masiboa)   dohainik   edo   kostu   txiki   batez   etamugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira” (Wikipedia, d.g.)

Ikastaroaren ardatza Konpetentzia Digitala da eta LHko irakasleei zuzenduta dago. Asmoa da gai honen inguruan dagoen informazioa euskaraz eskuragarri jartzea, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaintzea eta ikasleekin modu egokienean nola landu daitekeen hausnartzea.

Ikastaroa baliabide digitalen bitartez era autonomoan lantzeko proposatu dugu eta modu irekian eskaintzeko diseinatu dugu, hau da, egindako lana sarean dagoen edozein pertsona euskalduni edonondik sartzeko aukera irekiz eta, honenbestez, euskal komunitateari ekarpena eginez.

Beraz, LHko irakasleak, ikasleekin landu beharreko Konpetentzia Digitalaren testuinguruan kokatzea, hausnartzea eta arlo honetan norberak dituen beharrak identifikatzen laguntzea da asmoa.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak:

Amaia Arroyo-Sagasta: Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna (2004) da. IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012) eta doktorea Hezkuntza eta Komunikazioa Ingurune Digitaletan (2017). Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, baita KoLaborategia laborategiko kidea ere. HEZikt graduondokoan (EHU-UEU) kolaborazioa egiten du, koordinatzaile eta irakasle gisa.

Urtzi Fernandez: Lehen Hezkuntza (2002) eta Gorputz Hezkuntza diplomaduna (2007). Gaur egun, Sopelako Ander Deuna ikastolako tutorea eta LHko IKT arduraduna da.

Aurreko ikasturtean, UEUk eskainitako IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoa egin (2019) eta berezko tituluko proiektua “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa aurkeztu, Amaia Arroyoren zuzendaritzapean, aurten errealitate bihurtu asmoz euskal komunitateari ekarpena egin nahian:

Fernandez, U. 2019. “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa. HEZikt Berezko Tituluko proiektua. UPV/EHU eta UEU. Zuzendaria: Amaia Arroyo. http://hdl.handle.net/10810/34708.

Info gehiago

Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz

UEU

2020-04-22

Hezkuntza arloan, material didaktikoak sortzerakoan testuaz gain irudiak eta bideoak ere maneiatu behar izaten ditugu gero eta gehiago. Ikastaro honekin, material didaktikoak software askeaz sortzeko tresnak ezagutuko ditugu, bai eta hauen oinarrizko erabilera ere.

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: apirilaren 22an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Info gehiago

Sare sozialak: estrategia gizarte-komunikabideetan

SPRI

2020-04-22 (09:00 - 13:00)
KZ gunea, San Ignazio Kalea, 46B

Estrategia zehatza, bidera itzazu denbora- eta diru-inbertsioak sare sozialetan. Tailer honen bidez gizarte-komunikabideetan zure estrategia diseinatzen ikasiko duzu, estrategia zure negozio-helburuekin lotuz.
Info gehiago

Webinar 'Microsoft Open Teams+Planner+Onedrive'

SPRI

2020-04-22 (09:30 - 11:30)
online

O365 zerbitzuarekin funtzionatzen duten erakundeen eskura DOAKO JARDUNALDI BATZUK jarriko ditugu ONLINE LIVE formatuan, TEAMS + PLANNER + ONE DRIVE tresnak lantzeko.
Info gehiago

Webinar 'Microsoft Open Teams+Planner+Onedrive'

SPRI

2020-04-22 (09:30 - 11:30)
online

O365 zerbitzuarekin funtzionatzen duten erakundeen eskura DOAKO JARDUNALDI BATZUK jarriko ditugu ONLINE LIVE formatuan, TEAMS + PLANNER + ONE DRIVE tresnak lantzeko.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728