2020-10-10
Teknologia eta gizartea ez dira isolatutako kategoriak, elkarreraginean dauden dimentsioak baizik. Horretaz arduratzen dira Humanitate Digitalak, azken urteetan pil-pilean jarri den ikerketa esparrua. UEU eta Errenteriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2020an Torrekua eraikinaren baitan eta inguruan Humanitate Digitalen gaia herrian sustraitutako gaiekin lantzeko.
Bizi dugun garai hau ez da aldaketa sakonak ekarri(ko) dituen garapen teknologiko azkarrak bizi ditugun lehen aldia. Errenteriak transformazio teknologiko eta sozial handiak bizi izan ditu bere historia luzean zehar. “Errenteria 700 urte: herria eta teknologia” jardunaldian nondik gatozen, nor garen eta, bereziki, etorkizunean izan nahi dugunaren inguruan elkarrekin hausnartu nahi dugu. Herriaren historia orainarekin eta etorkizunarekin lotzeko aukera paregabea eskaintzen digu urteurrenak. Horretarako herriaren hiru momentu historikotan kokatutako hiru hitzaldiz osatutako jardunaldia antolatu dugu.
Egitaraua
