2020-10-14 - Agenda

Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC)

UEU

2020-10-14

Ikastaroa online izango da, nagusiki, MOOC formatoan.

 “MOOC   (ingelesezko  Massive Online Open Courselokuziotik,   euskaraz  Online Ikastaro Ireki Masiboa)   dohainik   edo   kostu   txiki   batez   etamugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira” (Wikipedia, d.g.)

Ikastaroaren ardatza Konpetentzia Digitala da eta LHko irakasleei zuzenduta dago. Asmoa da gai honen inguruan dagoen informazioa euskaraz eskuragarri jartzea, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaintzea eta ikasleekin modu egokienean nola landu daitekeen hausnartzea.

Ikastaroa baliabide digitalen bitartez era autonomoan lantzeko proposatu dugu eta modu irekian eskaintzeko diseinatu dugu, hau da, egindako lana sarean dagoen edozein pertsona euskalduni edonondik sartzeko aukera irekiz eta, honenbestez, euskal komunitateari ekarpena eginez.

Beraz, LHko irakasleak, ikasleekin landu beharreko Konpetentzia Digitalaren testuinguruan kokatzea, hausnartzea eta arlo honetan norberak dituen beharrak identifikatzen laguntzea da asmoa.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak:

Amaia Arroyo-Sagasta: Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna (2004) da. IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012) eta doktorea Hezkuntza eta Komunikazioa Ingurune Digitaletan (2017). Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, baita KoLaborategia laborategiko kidea ere. HEZikt graduondokoan (EHU-UEU) kolaborazioa egiten du, koordinatzaile eta irakasle gisa.

Urtzi Fernandez: Lehen Hezkuntza (2002) eta Gorputz Hezkuntza diplomaduna (2007). Gaur egun, Sopelako Ander Deuna ikastolako tutorea eta LHko IKT arduraduna da.

Aurreko ikasturtean, UEUk eskainitako IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoa egin (2019) eta berezko tituluko proiektua “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa aurkeztu, Amaia Arroyoren zuzendaritzapean, aurten errealitate bihurtu asmoz euskal komunitateari ekarpena egin nahian:

Fernandez, U. 2019. “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa. HEZikt Berezko Tituluko proiektua. UPV/EHU eta UEU. Zuzendaria: Amaia Arroyo. http://hdl.handle.net/10810/34708.

Info gehiago

Blog korporatiboa II: WordPress.com-en hastapenak (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-10-14 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra

Ikastaro honetan praktikan jarriko dugu “Blog Korporatiboa I” ikastaroan landutako guztia, Wordpress.com kudeatzailearen bidez eta blog administratzailearen ikuspegitik. Izena eman nahi dutenei gomendatzen diegu lehenengo eta behin egin dezatela "Blog Korporatiboa I" ikastaroa, zeren ikastaro honetan Wordpress kontuak sortuko baititugu halakorik ez duten erabiltzaileentzat. Dena den, gomendagarria da izena ematen dutenek beren kontua lehenagotik sortuta izatea.
Info gehiago

Grafana, azken belaunaldiko denbora errealeko aginte-panela (Online)

SPRI

2020-10-14 (15:00 - 17:30)
Online

Informazioa denbora errealean bistaratzea lehentasun bat da gaur egungo monitorizazio-inguruneetan. Orain dela gutxi arte, kostu handiko eta bistaratze-kalitate txikiko sistemetarako erreserbatuta egon da eremu hori, edo, bestela, ad hoc garatzea eskatzen zuten kode irekiko sistemetarako, zeinek, kode eta liburutegi elkartuak erabiltzen dituztenez, garapen-kostu handia baitzuten. Grafanak bi mundu horietako onena bildu du, eta garapenak koderik gabe eta bizkor egiteko aukera ematen duen kode irekiko tresna bat eman digu, kalitate gorenekoa.
Info gehiago

Marketin Programatikoa: Nonahiko audientzia segmentatuen inpaktua eta Location Based Marketing (Online)

SPRI

2020-10-14 (09:30 - 11:30)
Online

Gaur egun marketin arduradunek erreminta eta teknologia sorta handi bat aukeratu eta kudeatu behar dituzte euren estrategia digitalean (SEM, SEO, Linkbuilding, edukien marketina, email marketina, Branding kanpainak, online publizitate kanpainak… ).
Info gehiago

Astra theme. WordPress tema, web azkarrak, indartsuak eta optimizatuak eraikitzeko (online)

SPRI

2020-10-14 (10:00 - 13:00)
Online

WordPres proiektu bat aurrean dugunean, funtsezko bi alderdiri egin beharko diogu arreta: erabiliko ditugun tema eta pluginak. Temen kasuan, ez dugu begiratu gutxi-asko “polita” den, aurrerago arduratuko gara-eta horretaz.
Info gehiago

FACEBOOK I: nola sortu FanPage bat. Ezarpenak, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpenen kudeaketa.(ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-10-14 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra

Hastapen ikastaro honetan parte hartzen dutenek ikasiko dute nola sortu beren negozioarentzako orri bat Facebook sarean eta nola kudeatu eta konfiguratu Fanpage bat eta bere erabilgarritasun garrantzitsuenak.
Info gehiago

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (2020-2021)

UEU

2020-10-14

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.

Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, 2020/2021 ikasturtean, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

 

>>> Eskuratu hemen ikasturte honetako kartela.

Info gehiago

Antolatu online denda bat WooCommerce erabiliz (online)

SPRI

2020-10-14 (09:00 - 12:00)
Online

WooCommerce WordPress-erako doako plugin bat da eta online denda bat antolatzeko balio du. Wordpress-en egindako online dendetarako plugin ezagunena da eta edozein produktu fisiko edo digital deskarga moduan saltzea ahalbidetzen du.
Info gehiago

Blog korporatiboa II: WordPress.com-en hastapenak (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-10-14 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra

Ikastaro honetan praktikan jarriko dugu “Blog Korporatiboa I” ikastaroan landutako guztia, Wordpress.com kudeatzailearen bidez eta blog administratzailearen ikuspegitik. Izena eman nahi dutenei gomendatzen diegu lehenengo eta behin egin dezatela "Blog Korporatiboa I" ikastaroa, zeren ikastaro honetan Wordpress kontuak sortuko baititugu halakorik ez duten erabiltzaileentzat. Dena den, gomendagarria da izena ematen dutenek beren kontua lehenagotik sortuta izatea.
Info gehiago

FACEBOOK I: nola sortu FanPage bat. Ezarpenak, oinarrizko erabilgarritasunak eta argitalpenen kudeaketa.(ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-10-14 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra

Hastapen ikastaro honetan parte hartzen dutenek ikasiko dute nola sortu beren negozioarentzako orri bat Facebook sarean eta nola kudeatu eta konfiguratu Fanpage bat eta bere erabilgarritasun garrantzitsuenak.
Info gehiago

Grafana, azken belaunaldiko denbora errealeko aginte-panela (Online)

SPRI

2020-10-14 (15:00 - 17:30)
Online

Informazioa denbora errealean bistaratzea lehentasun bat da gaur egungo monitorizazio-inguruneetan. Orain dela gutxi arte, kostu handiko eta bistaratze-kalitate txikiko sistemetarako erreserbatuta egon da eremu hori, edo, bestela, ad hoc garatzea eskatzen zuten kode irekiko sistemetarako, zeinek, kode eta liburutegi elkartuak erabiltzen dituztenez, garapen-kostu handia baitzuten. Grafanak bi mundu horietako onena bildu du, eta garapenak koderik gabe eta bizkor egiteko aukera ematen duen kode irekiko tresna bat eman digu, kalitate gorenekoa.
Info gehiago

Marketin Programatikoa: Nonahiko audientzia segmentatuen inpaktua eta Location Based Marketing (Online)

SPRI

2020-10-14 (09:30 - 11:30)
Online

Gaur egun marketin arduradunek erreminta eta teknologia sorta handi bat aukeratu eta kudeatu behar dituzte euren estrategia digitalean (SEM, SEO, Linkbuilding, edukien marketina, email marketina, Branding kanpainak, online publizitate kanpainak… ).
Info gehiago

Astra theme. WordPress tema, web azkarrak, indartsuak eta optimizatuak eraikitzeko (online)

SPRI

2020-10-14 (10:00 - 13:00)
Online

WordPres proiektu bat aurrean dugunean, funtsezko bi alderdiri egin beharko diogu arreta: erabiliko ditugun tema eta pluginak. Temen kasuan, ez dugu begiratu gutxi-asko “polita” den, aurrerago arduratuko gara-eta horretaz.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728