2020-10-16
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri hau informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)
Informazio eta komunikazio gizartean itzulpengintzako teknologiak erabiltzea eta menderatzea ezinbestekoa da gaur egungo itzulpen-jarduera profesionalean. Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Hori dela eta, hizkuntzen tratamenduarekin lotuta dauden produktuak kudeatu eta dokumentu eleanitzak era egokian prozesatzeko gai izango diren itzultzaileak prestatu behar dira.
Itzulpengintzako ikasketen diseinu kurrikularrean hutsune handia dago itzulpengintzako teknologien irakaskuntzari dagokionez. Halere, Informazio eta Komunikazio Teknologiek garrantzi estrategikoa dute garapen ekonomikarako zein hizkuntzaren garapenerako. Hori dela eta, itzulpengintza eta teknologia berriak uztartzeak lan merkatuan dauden beharrei erantzuten die. Horregatik, graduondoko hau erabat praktikoa da eskaintzen dituen moduluei esker, eta bi alderdiak menderatzen dituzten profesionalak prestatzera zuzenduta dago.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila; eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, hizkuntza-teknologien alorrean lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
Graduondokoaren antolaketan Langunek eta UEUk laguntzen dute eta 2020-2021 ikasturtean 7. edizioa burutuko dugu.
Aurkezpenak:
Ezaugarri orokorrak:
Egitura modularra:
Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Itzulpengintza eta Teknologia” Unibertsitate Espezializazioa, 2 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (Unibertsitate Espezializazio eta Unibertsitateko Aditua).
Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.
Hau da Espezializazio Titulu honi loturik eskaintzen den Aditu titulua:
2020-10-16
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri hau informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)
Egungo gizartean hezkuntzak inoiz baino gehiago hartu behar ditu kontuan ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikaslearenak barne. Gaitasun ezberdina duten ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak,… horiek guztiak uztartu behar dira gaur egungo hezkuntza sistema batzuetan.
Aniztasun horri erantzuteko, ordea, hezkuntzaren giza-baliabideak eta bestelakoak mugatuak diren kontzientzia errotuta dago irakasleen artean. Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daiteke teknologia digitalak baliatzen diuen hezkuntza. Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digital desberdinetan trebetasuna lortu behar dute, bai hezkuntzako arlo formalean bai ez-formalean.
Enpresa munduari dagokionez, etengabeko formazioa funtsezkoa denez formazio hori ere era digitalera egokitzeko premia du. Eta, azkenik, gure gizartean garrantzitsua diren profesionalak aipatu nahi ditugu hizkuntzaren irakaskuntzan aritzen diren profesionalak, horiek ere teknologia digital berriak hizkuntzaren irakaskuntza prozesuan integratzeko erronkari ekin diotelkoa.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, IKT eta formazioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte eta enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
Aurkezpenak:
Informazio gehiagorako, graduondokoaren webgunean: https://hezikt.eus/
Ezaugarri orokorrak:
Graduondokoaren moduluak ikasturte ezberdinetan egin ahal izango dira. Modulu guztiak egiteak, graduondokoaren espezializazio titulua eskuratzeko aukera ematen du.
2020-10-16
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri hau informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)
Aditu titulu honen xede nagusia itzulpen espezializatuak egiteko beharrezkoak diren tresna, prozesu eta teknologiak ezagutzea da. Gaur egun, tresna teknologikoak lanabes ezinbestekoak dira itzultzailearen eguneroko lanean. Beraz, tresna horiek sakon ezagutu eta ondo erabiltzeak berebiziko garrantzia du itzultzaileen prestakuntzan.
Merkatu eta produktuen globalizazioak berekin ekarri du itzulpen prozesua bizkortzea, halako moduan non hainbat lan automatizatzea ezinbesteko bihurtu baita. Horrekin batera, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Etorkizunera begira, itzulpen zerbitzuen eskaerak gora egingo du. Eta eskaera horri behar bezala aurre egiteko, aditu titulu honek ondo trebaturiko itzultzaileak prestatuko ditu.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila; eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, hizkuntza-teknologien alorrean lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
Graduondokoaren antolaketan Langunek eta UEUk laguntzen dute eta 2020-2021 ikasturtean Aditu tituluaren 1. edizioa burutuko dugu.
Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau Itzulpengintza eta Teknologia Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da. Espezialista titulu horri dagokion modulu hau eta espezialitateari dagozkion gainontzeko irakasgaiak ikasturte ezberdinetan egin ahal izango dira.
Aurkezpenak:
Ezaugarri orokorrak:
2020-10-16
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri hau informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)
Modulu honetan erakutsiko da, alde batetik, irakaskuntza telematikoaren edota konbinatuaren oinarriak zein diren. Hezkuntzan baliabide digitalak baliatzeko eta egun bizi dugun testuinguru digitala ulertzeko, garrantzitsua da ulertzea garapen teknopedagokioak hezkuntzan izan duen eragina.
Zer da ikastea?" edo "irakaslearen rol berria nolakoa da?" bezalako galderak landuko dira. Ikasleek on-line den irakaskuntza-moldearen egungo egoera aztertuko dute, honek izan duen garapenaz eta dituen aukerez hausnartuz. Era berean, hezkuntza-testuinguruaren araberako aribide metodologikoen sintesia egingo da eta, horrela, ikasleei lagunduko diegu egungo eredu metodologikoen ebaluazio kritikoa egiten. Nolanahi ere, ikaskuntza formalaz gain (araututako ikaskuntza, graduak, gradu-ondoko ikastaroak), bakoitzak bere kaxa, online bideoak ikusiz, edo online ikastaro masiboak jarraituz bizitza osoko ikaskuntza lantzeak zer dakarren erakutsiko da eta, horretarako, irakasleek behar duten prestakuntza eta jendarteak eskatzen duen duen online testuingurua ezagutzeko aukera izango dute ikasleek.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, IKT eta formazioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte eta enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
Unibertsitateko aditu titulua
Prestakuntza programa hau IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Unibertsitate Espezializazio Tituluaren parte da. Espezialista titulu horri dagozkion 3 moduluak ikasturte ezberdinetan egin ahal izango dira.
Informazio gehiagorako, graduondokoaren webgunean: https://hezikt.eus/
Ezaugarri orokorrak:
2020-10-16
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri hau informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE) aditu tituluak lurralde-antolamenduko eta hirigintzako plan eta proiektuen inpaktu soziolinguistikoak aldez aurretik neurtzeko eta zuzentzeko tresna eraginkorrak eskainiko dizkio ikasleari.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) eraikuntza berrien (etxebizitzak, industrialdeak, azpiegiturak...) balizko hizkuntz kalteak indize objektiboen bidez aurreikusten dituen prebentzio-tresna da. Eta aurreikusitako kalte horien arabera neurri zuzentzaileak proposa ditzake planifikatzaileak. Hortaz, ELE tresna garrantzitsua da bereziki udalerri euskaldunenetan jazo daitezkeen hizkuntz aldaketa negatiboak saihesteko.
Euskal Autonomia Erkidegoan, gainera, 2/2016 Toki Erakundeen legeak zein hura garatzeko dekretu berriak derrigorrezko egin dute plan eta proiektuen hizkuntz inpaktuen ebaluazio prebentibo hori, baita balizko kalteak zuzentzeko neurri egokiak zehaztea ere. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE) aditu tituluak hori egiteko heziko du ikaslea.
Gai honen inguruan aritu izan gara Gipuzkoako Foru Aldundia, Kontseilua, UEMA, Gaindegia eta UEU. Ibilbide emankorra izan da 2014an hasitakoa, 4 jardunaldirekin eta Unibertsitateko bi berezko tituluen antolaketarekin.
Aditu titulu honekin eskaintza arin eta praktikoa jarri nahi dugun gai honen inguruan interesa duten guztien eskura.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Arkitektura saila eta Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila. Halaber, hizkuntza eta lurraldea lotzen dituzten alorretan lan egiten duten hainbat erakunderen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
4 arrazoi titulu hau aukeratzeko:
Ikusi hemen 2016/2017 ikasturtean Eragin Linguistikoaren Ebaluazioari loturik aurkeztu genuen bideoa, eta hemen ikasleen bizipenak biltzen dituena.
Ezaugarri orokorrak:
UPV/EHUko titulu ofiziala izanik, izen ematea UPV/EHUko webgunetik egin behar da (ikusi beherago, "matrikulaziorako argibideak")
2020-10-16 (10:00 - 12:00)
Online
2020-10-16 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra
2020-10-16 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra
2020-10-16 (10:00 - 12:00)
Online
2020-10-16 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra
2020-10-16 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra