2020-10-17 - Agenda

Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEAM) lantzeko proiektuak

UEU

2020-10-17

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: urriak 17 eta 24 (larunbatak).

Europar Batasunak uste du 2020rako kualifikazio maila altuko pertsonentzako lanpostuak 16 milioitan handituko direla, baina kualifikazio maila txikiko lanpostuak 12 milioitan murriztuko direla. Horrek oreka sozial eta ekonomiko berri baten bilaketara eramango gaitu. Kualifikazio maila horrek neurri handi batean gaitasun zientifiko-teknologikoekin dauka zerikusia. Hori dela-eta, Europar Batasuna STEAM metodologiaren aldeko apustua egiten ari dira, arlo horietan etorkizuneko langile kualifikatuak lortzera bideratutako politikak martxan jarriz, gaitasun zientifiko-teknologikoetan trebatutako belaunaldiak prestatu nahian.

Garrantzitsua da Euskal Herrian ere ikuspegi hori izatea eta etorkizuneko STEM belaunaldiak euskaraz prestatzea.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728