2020-11-18 - Agenda

Kudeatu zure lanak Trellorekin produktiboago izateko (WEBINAR ONLINE)

SPRI

2020-11-18 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra

Ikastaroa Mikroenpresa Digitalaren programako “Produktibitatea” ikastaroen barruan kokatzen da, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure denbora antolatu eta gure zereginak modu efiziente eta kontzentratuago batean antolatu ahal izateko.
Info gehiago

Ordaintzeko bitartekoak eta pasabideak merkataritza elektronikoan (online)

SPRI

2020-11-18 (09:30 - 12:00)
Online

Ordaintzeko aukerak alderdi garrantzitsuenetakoak dira merkataritza elektronikoan, eragina izan baitezake erosketa-orgako salgaiak ordaintzeko urratsa egin edo bertan behera uzteko erabakian. Azken urteotan sistema berriak sortu dira erabiltzaileei eragiketa horiek errazago egiten laguntzeko.
Info gehiago

Google Analytics: Monitorizatu zure webgunea (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-11-18 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra

Azterketa digitaleko tresna honek erabiltzaileek gure webguneko edukia nola ikusten eta jasotzen duten jakiteko informazio esanguratsua eskaintzen digu. Ikastaro honetan, Google Analytics nola instalatzen den eta atera ditzakegun adierazle eta metrika guztiak nola interpretatzen diren (bisita kopurua, bisiten iraupen-denbora, bisitatutako webguneak, webgunera nola iritsi ziren, erabilitako gailuak, erreboteko ehunekoa, zer gustatzen zaien eta zer ez…) azalduko dugu. Gero, datu horiek informazio baliotsu bihurtzeko eta, hala, bisitatzen gaituenean erabiltzailearen esperientzia eta edukia hobetzeko erabili ahal izango ditugu.
Info gehiago

Blog korporatiboa I: irakur zaitzaten gomendio eta praktika egokiak. (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-11-18 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra

Ikastaro honetan parte-hartzaileek ikasiko dute blog korporatiboa tresna egokia dela gure negozioan marketin eta sustapen jarduerak egiteko. Adibideekin eta jardunbide egokiekin ilustratuko dugu saioa, gure bloglari alderdiari arrakastaz eta bermearekin aurre egiteko. "Blog Korporatiboa II" ikastaroan, praktikan jarriko dugu ikastaro honetan landutako guztia Wordpress.com kudeatzailearen bitartez. Horregatik gomendatzen dugu lehenengo eta behin "Blog Korporatiboa I" ikastaroa egitea.
Info gehiago

LINKEDIN, sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa. (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-11-18 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra

2002. urtean agertu zenetik, Linkedin liderra da harreman profesional eta komertzialetara zuzendutako sare sozialen rankingean. Ikastaro hau sarrera moduan aurkezten da, sare sozial honen bitartez promozionatu, networking egin eta negozio aukerak bilatu nahi dituzten enpresa eta profesionalentzat.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728