2020-11-30 - Agenda

OBS Studio. Pantaila grabatzezko, bideodeiak egiteko, prestakuntza emateko eta streaming profesionalerako tresna. (online)

SPRI

2020-11-30 (10:00 - 12:30)
Online

Garai hauetan, non prestakuntza online ematen den, bilera birtualak egiten diren, eta produktuen aurkezpenak eta ekitaldiak streaming bidez egin edo laguntza online ematen den, gero eta garrantzitsuagoa da kalitateko edukia sortzea eta partekatzea, itxura profesionalarekin.
Info gehiago

Google Analytics: Monitorizatu zure webgunea (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-11-30 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra

Azterketa digitaleko tresna honek erabiltzaileek gure webguneko edukia nola ikusten eta jasotzen duten jakiteko informazio esanguratsua eskaintzen digu. Ikastaro honetan, Google Analytics nola instalatzen den eta atera ditzakegun adierazle eta metrika guztiak nola interpretatzen diren (bisita kopurua, bisiten iraupen-denbora, bisitatutako webguneak, webgunera nola iritsi ziren, erabilitako gailuak, erreboteko ehunekoa, zer gustatzen zaien eta zer ez…) azalduko dugu. Gero, datu horiek informazio baliotsu bihurtzeko eta, hala, bisitatzen gaituenean erabiltzailearen esperientzia eta edukia hobetzeko erabili ahal izango ditugu.
Info gehiago

Zure webgunea legeari dagokionez prest jartzea (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-11-30 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra

Zuen enpresa edo negozioak Interneten hartu duen presentziak (webgunearen, blog korporatiboaren edo merkataritza elektronikoaren bidez) legezko betebehar batzuk bete behar ditu: erabiltzaileen pribatutasuna babestetik hasi eta eskaintzen duzun zerbitzuaren informazio-bermera arte. Hori dela eta, beharrezkoa da Interneteko zure presentziak aplikagarria den legeriak ezarritako legezko baldintzak betetzea. Ikastaro honetan, gure webguneko “legezko” informazioa zuzena den edo edukia desegokia den eta erabiltzaileen edo erabiltzen dituzun argazkien egileen baimen eta adostasuna ba ote duzun egiaztatu ahal izango duzu. Gainera, zure webgunea mantentzearekin lotuta azpian dauden kontratuen inguruko bermeak ezagutuko dituzu.
Info gehiago

Weba posizionatzeko lehen urratsak SEO eta SMO (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2020-11-30 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra

Ikastaro honetako parte-hartzaileek SEO (Search Engine Optimization) eta SMO (Social Media Optimization) sistemen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte posizionamendu-prozesu estrategiko baten zati bezala, zeinari esker beren webguneetara erakarriko baitituzte bezeroak, eros dezaten edo erreserbak eta harpidetzak egin ditzaten.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728