2021-01-23 - Agenda

Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz. V. Jardunaldiak.

UEU

2021-01-23

LUHI4 jardunaldietan arnasguneen prebentzioaren ikuspegia gainditu eta lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatu genituen. Oinarri horietan sakontzera eta horiek garatu zein zehaztera datorkigu LUHI5 jardunaldia.  

Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa.

Izan ere, Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien aurreko edizioek zerbait agerian jarri badute, hori izan da, hizkuntza-politika egin egiten dela politika publiko guztietan, eta politika publiko guztiek badutela eraginik euskararen normalizazio prozesuan; kasu askotan, eragin kaltegarriak, gainera. Eragin hori bereziki nabaria da arnasgune euskaldunetan (euskararen lurgune geografikoak), euskaraz normaltasunez eta naturaltasunez bizi diren herriak eta auzoak izanik, politika publikoak ezartzen baitira horietan, kontuan izan gabe euskararen erabileran duten inpaktua eta, oro har, ezta hizkuntza kudeaketa ere.

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien edizio berri hau, beraz, aurreko jardunaldietan ikasitakoa osatzera eta zehaztera dator, eginiko ibilbidean pausu bat gehiago ematera, hain zuzen. Horrek ez du eskatzen, inondik inora ere, aurreko jardunaldietan landutakoa ezagutzea, jardunaldi honetan landuko direnak ulertu ahal izateko. Halere, eginiko ibilbidearen berri izan nahi izanez geroz, hemen duzue aurreko edizioetako informazioa:

  1. 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea) lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahai gaineratu genuen, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz. 
  2. 2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu genuen. 
  3. 2016ko LuHi3 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa) gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu genuen, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.
  4. 2018ko LUHI4 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera) prebentzioaren ikuspegitik beste urrats bat aurrerago eginez, lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatzera jo genuen.
UEUrekin elkarlanean antolatzaile:
Laguntzailea:
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
78
1415
202122
24262728