2021-02-27
Ikastaroaren datak: otsailak 27 eta martxoak 6
Ordutegia: 09:30-14:30 eta 16:00-18:00
Zeure buruarekiko harremana hobetzeko beharra sentitzen duzu? Bizipen-ikastaro honetan hiru dimentsioen bidez autoezagutzan sakonduko duzu. Lengoaia (esan eta pentsatzen duzuna) , emozioak (sentitzen duzuna) eta gorputza (adierazi eta egiten duzuna); hiruei neurri berean erreparatuko diegu, zeurekiko autokontrola eta koherentzia areagotuz. Konfiantzazko espazio honetan, dinamika eta hausnarketa ezberdinak egingo ditugu bizitzan aurrera egiten oztopatzen zaituen hori identifikatzeko, sormenaren bidez eta zentzumenak erabiliz, soluzio eta ikuspegi berriak topatzeko, mugatzen zaituzten sinesmenak hankaz gora jartzeko eta zeure benetako izaera besarkatzeko. Zarenarekin bat, munduan eroso eta gozamen handiagoarekin komunikatu eta mugitu nahi baduzu, ongietorria izango zara.