2021-04-24
Ikastaroaren datak: 2021eko apirilaren 24an eta 25ean.
Denok ezagutzen ditugu txantxangorria eta katagorria. Baina zer egin behar da sorgin-orratz, erregetxo bekainzuri edo sugegorri bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko animalia, landareak eta onddoak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak errespetuz behatzen ikasiko da.