2021-06-28
Ikastaroaren datak: ekainak 28 eta 29 (astean zehar).
Euskarazko irakaskuntzan ikasleen euskararen erabilera izaten da arduretako bat: hizkuntza ondo ikasteko asko erabili behar dute. Baina hainbatetan irakasleek zalantzak edo zailtasunak izaten dituzte erabilera eta ahozko gaitasuna sustatzerakoan.
Ikastaro honetan Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat euskararen erabilera indartzeko baliagarriak eta praktikoak izan daitezkeen oinarriak eta hainbat tresna aurkeztu nahi dira, baita euskararekiko jarreretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak ere.
2021-06-28
2019ko UEUren Udako Ikastaroetan, EHUren GEZKI Institutuak, UEUrekin eta Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, “Ikastolak eta Kooperatibismoa (I. Topaketa)” izeneko saioa antolatu zuen, Eibarren. Bi urte igaro dira eta orduan zabaldutako ildoari heldu nahi diogu berriz ere: “Euskalgintza eta Ekonomia Soziala” izeneko topaketak antolatu nahi ditugu aurten, GEZKIren eta UEUren arteko elkarlanari Euskalgintzaren Kontseiluaren parte hartzea gehituz eta #ElkarEkin leloari jarraipena emanez.
Topaketa honen bitartez, Euskararen eta euskal kulturaren aldeko herri-mugimenduen esperientzia aztertuko dugu, Ekonomia Sozialaren ikuspegitik. Euskalgintzako erakundeak publiko-pribatu dikotomiatik harago kokatzen diren subjektuak dira. Izaera komunitario nabaria dute, partehartzailea eta beraz, Ekonomia Sozialaren kontzeptuarekin bat egin dezakete. Topaketa honen azken helburua, erakundeon bilgunea izateaz gain, Euskalgintzak egun dituen erronkak mahai gainean jarri eta erronka horiei irtenbidea bilatzeko ekonomia sozialaren praktika ezberdinek eman ditzaketen aukerak aztertzea da.


Antolatzaileak: Enekoitz Etxezarreta (GEZKI), Iker Salaberria (Kontseilua) eta Unai del Burgo (UEU).
2021-06-28
Ikastaroaren datak: ekainak 28 eta 29 (astean zehar).
Euskarazko irakaskuntzan ikasleen euskararen erabilera izaten da arduretako bat: hizkuntza ondo ikasteko asko erabili behar dute. Baina hainbatetan irakasleek zalantzak edo zailtasunak izaten dituzte erabilera eta ahozko gaitasuna sustatzerakoan.
Ikastaro honetan Lehen Hezkuntzako irakasleentzat euskararen erabilera indartzeko baliagarriak eta praktikoak izan daitezkeen oinarriak eta hainbat tresna aurkeztu nahi dira, baita euskararekiko jarreretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak ere.
2021-06-28
Ikastaroaren datak: ekainak 28 eta 29 (astean zehar).
Osasun Arloko profesionalentzako eta ikasleentzako formazioa. Genero sistema, indarkeria matxista eta genero indarkeria kasuetan arreta eta jarduketa ikuspegi feministatik nola landu ikasiko dugu.
2021-06-28
Zientzia esperimentalen didaktika eta bereziki Kimikarena, bizitza osoko ikuspegitik landu beharko litzateke. Ikastaro honetan Kimikak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta unibertsitatean duen garrantzia aztertuko dugu, baita gure egunerokotasunean ere. Era berean, curriculumen lanketa zabaletatik ikaskuntza zehatzagoetarako eta STEAM hezkuntzaren helburuetara joko dugu (diziplinartekotasuna, genero ikuspegia, talde lana…).
Zeintzuk dira Kimikaren ikaskuntza-irakaskuntzan azken hamarkadetan egon diren aurrerapenak? Zeintzuk dira gaur egun ikerketa-gairik nagusienak? Nola irakasten da Kimika gaur egun? Nola hobetu dezakegu? Zeintzuk dira Kimikaren irakaskuntzaren erronka berriak eta prest al gaude horiei aurre egiteko? Hauexek izango dira gure abiapuntu izango diren galderak.
Galdera horiei erantzuna emateko asmoa eta Kimikaren didaktikari buruzko hausnarketa abian jartzeko asmoa du ikastaro honek. Era berean, Kimika irakasten duten profesionalei zuzendutako jardunaldi honek harremanak indartzea du helburu eta, hortaz, Kimikako irakasleen sarea hedatu eta trinkotu nahi dugu, zalantza eta erronka komunei elkarrekin aurre egiteko eta esperientziak partekatzeko.
2021-06-28
Ikastaroaren datak: ekainak 28 eta 29 (astean zehar).
Euskarazko irakaskuntzan ikasleen euskararen erabilera izaten da arduretako bat: hizkuntza ondo ikasteko asko erabili behar dute. Baina hainbatetan irakasleek zalantzak edo zailtasunak izaten dituzte erabilera eta ahozko gaitasuna sustatzerakoan. Ikastaro honetan irakasleentzat baliagarriak eta praktikoak izan daitezkeen oinarriak eta tresnak aurkeztu nahi dira. Horren osagarri, familiei euskaraz ikasteari buruz eta hizkuntza-ohiturei buruz nolako mezuak eman eta zein tresna eskaini ere landuko da.
2021-06-28 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra
2021-06-28 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra
2021-06-28 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra
2021-06-28 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-06-28 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra
2021-06-28 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra
2021-06-28 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-06-28 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra