2021-10-08
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri hau informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)
Graduondoko honek osasun-jarduera eta hizkuntza, euskara alegia, uztartzea du xede, ikuspegi profesional zein akademikotik, arretaren normalizazioa helburu. Horrenbestez, arretaren normalizazioa hauxe litzateke: indarrean eta eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituriko eta, aldi berean, pertsonan zentraturiko osasun arreta eredu integratua. Aurrekoari jarraituz beraz, pazientearen hizkuntzan eskaintzen den arreta integratua litzateke; edonon, edonoiz, maila guztietan, ahoz zein idatzizko komunikazioetan, kalitatezkoa, errespetuzkoa eta ulergarria izan dadin, betiere pazientearen izaerarekin bateragarria, aldi berean segurtasun klinikoa eta kulturala bermatzeko. Arretaren normalizazioak hizkuntza eta arreta banaezinak izatea dakar, eta beraz, berezkoa du osasun arreta euskaraz eskaintzea. Ulergarria da, horregatik, arretaren normalizazioa hizkuntzaren normalizazio-prozesuan ere lagungarria izatea.
Hau guztia gogoan, hizkuntza eta osasun-arretaren gaia jorratzeko, lehenik eta behin osasun-jarduera bere testuinguruan kokatu behar da, horretarako gaur egun ardatz dituen paradigmak ondo aztertuz.
Osasun-arreta euskaraz bermatzeak aldaketa sakona eskatzen du nahitaez; taxuzko ezarpen-prozesu sendo eta eraginkorra. Arretaren normalizazioa eta xede horrekin osasun-sisteman euskararen erabilera normalizatzea, ez da nolanahiko erronka.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko erretoreordetzak antolatuta, hemen jasotzen da informazio guztia.
Zuzendaritza eta antolaketa
Talde antolatzailea:
Ezaugarri orokorrak:
2021-10-08
Aditu-titulu hau HDen alorraren ikuspegi orokor baina zabal bat emateko helburuz sortu da, eta Goimailako Online Institutuak eskainiko du, UEUren eta UPV/EHUren arteko lankidetzan sorturiko ikastegiak, 2021-2022 ikasturtean lehen aldiz.
Digitalizazioaren eraginez, paradigma-aldaketa gertatzen ari da gaur egun, bai giza eta gizarte-zientzietan, bai eta kultur sorkuntzan eta zientzietan ere: informazioa digitalki sortzen, gordetzen eta zabaltzen dugu, eta horrek testuinguru berri batera ekarri gaitu. Testuinguru horretan kokatzen da Humanitate Digitalen alorra, eta horixe da, hain zuzen, graduondoko honen ardatza: Humanitateen eta teknologia digitalen arteko elkargunea.
Hona hemen graduondokoaren aurkezpena Uxoa Iñurrieta zuzendariaren eskutik.
OINARRIZKO INFORMAZIOA
Izena emateko HEMEN.
Informazio gehiagorako: Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426
2021-10-08
"Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE)" UPV/EHUko Aditu Titulua da eta UEUren laguntzarekin eskaintzen da.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) eraikuntza berrien (etxebizitzak, industrialdeak, azpiegiturak...) balizko hizkuntz kalteak indize objektiboen bidez aurreikusten dituen prebentzio-tresna da. Eta aurreikusitako kalte horien arabera neurri zuzentzaileak proposa ditzake planifikatzaileak. Hortaz, ELE tresna garrantzitsua da bereziki udalerri euskaldunenetan jazo daitezkeen hizkuntz aldaketa negatiboak saihesteko.
Euskal Autonomia Erkidegoan, gainera, 2/2016 Toki Erakundeen legeak zein hura garatzeko dekretu berriak derrigorrezko egin dute plan eta proiektuen hizkuntz inpaktuen ebaluazio prebentibo hori, baita balizko kalteak zuzentzeko neurri egokiak zehaztea ere. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE) aditu tituluak hori egiteko heziko du ikaslea.
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan (ELE) aditu tituluak lurralde-antolamenduko eta hirigintzako plan eta proiektuen inpaktu soziolinguistikoak aldez aurretik neurtzeko eta zuzentzeko tresna eraginkorrak eskainiko dizkio ikasleari.
G
ai honen inguruan aritu izan gara Gipuzkoako Foru Aldundia, Kontseilua, UEMA, Gaindegia eta UEU. Ibilbide emankorra izan da 2014an hasitakoa, 4 jardunaldirekin eta Unibertsitateko bi berezko tituluen antolaketarekin.
Aditu titulu honekin eskaintza arin eta praktikoa jarri nahi dugun gai honen inguruan interesa duten guztien eskura.
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Arkitektura saila eta Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila. Halaber, hizkuntza eta lurraldea lotzen dituzten alorretan lan egiten duten hainbat erakunderen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.
4 arrazoi titulu hau aukeratzeko:
Zuzendaritza eta antolaketa
Talde antolatzailea:
Ezaugarri nagusiak:
Oinarrizko informazioa
2021-10-08 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-10-08 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra
2021-10-08 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-10-08 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-10-08 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra