2021-10-16
Ikastaroaren datak: Urriak 16 eta 30 (bien artean, 5 ordutako lan pertsonala).
Irakaskuntzaren estilo tradizionalean, irakasleek ikasgai bat eskaintzen diete ikasleei eta gero klaseak edo etxeko lanak antolatzen dituzte. Flipped Classroom edo gela irauliaren definizioa metodo tradizionalaren alderantzizkoa da:
Gela iraulian ikasleek barneratze eta lanketa jarduerak burutzen dituzte, gaiaren azalpena etxean ikusi ostean. Asmoa ikasleek materiala edo hasierako ikaskuntza aurrez ikustea da, kontzeptuak beren erritmoan ikas ditzaten. Ikaslearen ikasketa-prozesua aktibatzea da helburua.
2021-10-16
Humanitate Digitalek Euskal Herrian egindako ibilbidea nahiko gaztea den arren, ekarpen mamitsuak eskaini dizkiote jada gure kultura eta gizarteari. Hala, giza zein gizarte zientzia tradizionalei lehen pentsaezinak ziren bideak zabaldu dizkiete.
Artean ere, bai historian, bai sorkuntzan, ezagutza digitalek mundua ikusi eta ulertzeko genuen modua eraldatu dute. Are gehiago, genero ikuspegi batetik berdintasunerako bidean lan egin eta ikertzeko aukera berriak sortu dituzte; horren adibide dugu UEUk eta EWKEk babestutako Emartistak proiektua.
Gauzak horrela, aldaketen garai honetan etenaldi bat egitea proposatzen dugu. Humanitate digitalen eta teknologia berrien inguruko hausnarketa sustatzea da gure nahia, solasaldien bitartez ideiak partekatzeko tartea sortuz. Horretarako, alor horretan garatzen ari diren euskal proiektu eta sortzaileak gizartearekin lotuko ditugu.
Zein eragin dute Wikipediak eta Wikimediak euskal artisten jendarteratze prozesuetan? Zer aukera eskaintzen dituzte tresna horiek genero berdintasunean oinarritutako artearen historia garatze aldera? Zer nolako erronkei egiten diegu aurre artisten gordailuak sortzean? Nola baliatzen dituzte teknologia berriak artistek beraien sorkuntza-lan eta prozesuetan?
Urriaren 16an galdera horien inguruan hausnartzeko “Humanitate Digitalak, Generoa eta Artea“ jardunaldia ospatuko dugu Errenteriako Lekuona Fabrikan, eta, bertan, sarean lanean dabiltzan zenbait ekimenetako kideekin eta teknologia abiapuntu duten artistekin elkartuko gara. Zehazki, bi ildo nagusiren inguruan antolatuko da goiza:
Gainera, jardunaldiaren ostean, material gehigarria batuko dugu partaideek eskura izan dezaten.
Elkarrizketa: Emartistak proiektuko Marina Arranz eta Maite Luengo kideei elkarrizketa: “Euskal emakume artisten lana ikusaraztearen beharraz jabetu gara proiektua martxan jartzerakoan”
.
Izen ematea zabalik!
Eman izena Errenteriko Udalaren zerbitzuaren bidez: Humanitate Digitalak Generoa eta Artea