2021-11-26
Duela bi urte Donostian hasitako ibilbideari jarraipena emanez; aurten Bilbon, UEU, Ekonomisten Euskal Elkargoa eta EHUren arteko lankidetzatik abiatuta Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra burutuko dugu, Htik BIOra (Hidrogenotik Bioekonomiara) lelopean.
Goizeko saioan eta ongi etorriaren ondoren, ohitura dugunez, ekonomialari euskaldun bat omenduko dugu. Kasu honetan, Federico Krutwig (1921-1998), bere mendeurrenean. Hiru ponentziatan Vasconia (1963) eta Computer Shock (1984) liburuetan egin zizkigun ekarpenak aztertuko ditugu.
Hitzaldi nagusian, ohorezko gonbidatu batek, pil-pileko kontuak jorratuko dizkigu: energia, klima aldaketa, eredu ekonomikoa… beti ere entzuleen parte hartzera irekita.
Horren harira hazkunde-desazkunde eztabaida, garapen iraunkorrerako helburuekin lotuta. Genero ikuspegiak ere izango du bere tartea, pentsioen arrakalaz edota enpresetako administrazio-kontseiluetan dagokeen berdintasunaz hausnartuz.
Bazkalostean, bi sakontze tailer praktiko izango ditugu. Aukeran, bata antzinako euskal ekonomiaren izaera kolektibistaz eta bestea ekonomia alternatiboaz, euskal kooperatiba modernoen bidez.
Hirugarren Biltzarrerako hitzorduarekin amaituko dugu egun luze bezain mamitsu hau.

2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra
2021-11-26 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra