2021-12-28 - Agenda

Mailchimp I: Nola egin bezeroentzako e-mailingak (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2021-12-28 (09:30 - 11:30)
Onlineko Webinarra

Marketinerako posta elektronikoa sustapen estrategia garrantzitsua da enpresa askorentzat eta irabazi handiak eman ditzake legeari egokitzen bazaio eta praktika etikoak jarraitzan baidira. Gure bezeroen datu basea handitzen doan heinean, kudeaketa sistema automizatu bat beharko dugu bidalketa handiak egiteko eta pertsonalizatzeko, eta bide batez, denbora eta ahaleginak aurrezteko.
Info gehiago

Web analitika I: Google Analytics, monitorizatu zure web orria (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2021-12-28 (14:30 - 16:30)
Onlineko Webinarra

Azterketa digitaleko tresna honi esker, jakin dezakegu erabiltzaileek nola ikusten eta jasotzen duten gure web orriko edukia. Ikastaro honetan, Google Analytics nola instalatzen den eta atera ditzakegun adierazle eta metrika guztiak nola interpretatzen diren (bisita kopurua, bisiten iraupen-denbora, bisitatutako webguneak, webgunera nola iritsi ziren, erabilitako gailuak, erreboteko ehunekoa, zer gustatzen zaien eta zer ez…) azalduko dugu. Gero, datu horiek informazio baliotsu bihurtzeko eta, hala, bisitatzen gaituenean erabiltzailearen esperientzia eta edukia hobetzeko erabili ahal izango ditugu.
Info gehiago

INSTAGRAM I: Estrategia soziala eta bisuala zure negozioa sustatzeko (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2021-12-28 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra

Ikastaroa Sare Sozialen kategorian kokatzen da, Mikroenpresa Digitala programaren barruan, zeinean aplikazioak, tresnak eta trikimailuak proposatzen jarraituko dugun, gure markaren irudia hobetu ahal izateko.
Info gehiago

TicketBAI: Zer da eta nola egokitu fakturazio-sistema berrira? (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2021-12-28 (12:00 - 14:00)
Onlineko Webinarra

TicketBAI Euskadiko foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin abian jarritako proiektua da. Horren helburua da fakturazio-sisteman betebehar legalak, teknikoak eta kontrolekoak, ezartzea eta, indarrean sartzen den unetik aurrera, TicketBAI software bermatzailea erabili behar izatea. Jarduera ekonomikoak eta juridikoak egiten dituzten pertsona fisiko guztiak TicketBAIra egokitzera behartuta daude hiru lurralde historikoetako bateko Sozietateen gaineko Zergari edo PFEZri lotutako araudia aplikatzen badute.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
7
8
1415
202122
24262728