2022-02-12 - Agenda

Nola kudeatu emozioak nerabezaroan

UEU

2022-02-12

Ikastaroaren datak: otsailak 12 eta 19 (larunbatak)

Emozioak,sentimenduak, hezi egiten dira? Nola gauzatzen da ikasle nerabeen heziketa emozionala? Irakasle bezala, zer egin ikasle nerabeen sentimenduei dagokienez ongi hezteko? Nola jokatu nerabeen sentimenduen aurrean? Zer egin euren sentimenduak identifikatzen, adierazten eta bideratzen jakin dezaten? Nola estimulatu ikasleen sentikortasun emozionala, euren enpatia … ?

Ikastaro hau galdera horiei erantzun nahi ditu. Gaur egun nerabeekin lan egiten duen edonork – irakasle, begirale, hezitzaile, erizain …- baliabide egoki batzuk edukitzea ezinbestekoa da, eurekin harremanetan sor ditzaketen gatazkak edo egoera latzak modu egokian bideratzeko eta horrela ikastetxe edo instituzioaren barruko elkarbizitza egokia izan dadin.

Info gehiago

Bizitzaren amaieran arreta

UEU

2022-02-12

Postmodernitatearen ezaugarrien artean gaztetasunaren, irudiaren, abiaduraren eta hedonismoaren gorazarrea eta hilezkortasunaren eldarnioak daude. Horrek dakarrena da errealitate “itsusiak” ezkutatzea, hala nola zahartzea, gaixotasun larriek eragiten duten sufrimendua eta bizitzaren amaiera bera.

Bestela, koronabirusaren pandemiak ekarri digunaren artean hauskortasunaren eta heriotzaren errealitate gordina dugu. Halaber, eutanasiaren legearen prozesuak espainiar estatuan mahai gainean ipini du Zainketa Aringarrien garapen handiagoaren beharra.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
7
8
1415
202122
24262728