2022-03-26
Ikastaroaren datak: martxoaren 26a eta apirilaren 2a.
Gradua, masterra eta tesia amaitzean memoria idatzi bat eta aurkezpen bat egin behar dira. Teorian, beren egitura eta egin beharrekoak ezaguna badira ere, hainbat gida eta eredu eskuragarri baitaude, lan horiek gauzatzeak kezkak eta zalantzak sor ditzake. Ikastaro honen bidez sor daitezkeen arazoei (adibidez, atazen antolaketei, blokeoei aurre egiteari edo kontuan izan beharreko xehetasunei) aurre egiteko aholkuak eta trikimailuak landuko dira. Ahal dela, parte-hartzaileen beharrak landuta eta parte-hartzaileen esperientzien elkarrekiko trukaketa sustatuta.