2022-04-30
Ikastaroaren datak: apirilaren 30a eta maiatzaren 7a.
Sare sozialak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu haien inguruko informaziorik jasotzen eta ez dugu ondo erabiltzeko inolako lanketarik egiten. Ondorioz, sextinga, zibersexua zein ziberjazarpena bezalako fenomenoak sortzen dira; askotan, horiek identifikatzeko eta aurre egiteko baliabiderik eza izanik. Horretaz gain, pornografiaren kontsumoa gero eta goiztiarragoa eta handiagoa da, eta horrek eragin zuzena du gazteen intimitatean eta harremanetan.
Honekin guztiarekin, ikastaro honen bitartez, harremanak izateko espazio berri batzuen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, ondorio larriak ekiditeko gakoak ikusi eta prebentziorako bide desberdinen inguruan hausnartuko dugu, betiere ikuspegi positibo batetik.
2022-04-30
Ikastaroaren datak: apirilak 30 eta maiatzak 7 (larunbatak)
Tokia: lehen saioa, Iruñean eta bigarrena, Amaiurren.
Euskal Herrian gero eta ikastetxe gehiago dira inguruko eremu berdeen erabilera didaktikoa egiteko pausua ematen ari direnak. Hala, ezagunak dira baso-eskolak, baratzeen hezkuntza erabilera egiten duten zentroak eta azken urteetan, ikastetxe inguruetan gero eta ugariagoak diren urmaelen erabilera didaktikoa egiteko apustua egin dutenak.
Euskal Herrian, jada, 24 eskola inguru, hauen artean Euskal Herriko Unibertsitateko hiru kanpusetako Hezkuntza Fakultateak dira urmaelaren inguruan saretu direna Eskoletako Urmael Sarearen barruan. Hala, azken urteetan eremu horien erabilera didaktikoari buruzko ezagutza gero eta handiagoa da, eta asko dira horiek eraikitzeko gogoa adierazi duten eskolak.
Gaian interesa izan dezakeen edozein irakasleri zuzenduriko ikastaro honetan, irakaslea ikasle bihurtu nahi dugu, eta bi arazo egoera errealen bitartez, bakoitzak bere ikastetxe inguruan urmaela sortu ahal izateko eman beharreko pausuak eta bertan jarduerak diseinatzeko modua erakutsi nahi da.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.