2022-06-27
Ikastaroaren datak: ekainak 27 eta 28.
Europar Batasunak uste du kualifikazio maila altuko pertsonentzako lanpostuak 16 milioitan handituko direla, baina kualifikazio maila txikiko lanpostuak 12 milioitan murriztuko direla. Horrek oreka sozial eta ekonomiko berri baten bilaketara eramango gaitu. Kualifikazio maila horrek neurri handi batean gaitasun zientifiko-teknologikoekin dauka zerikusia. Hori dela-eta, Europar Batasuna STEAM metodologiaren aldeko apustua egiten ari dira, arlo horietan etorkizuneko langile kualifikatuak lortzera bideratutako politikak martxan jarriz, gaitasun zientifiko-teknologikoetan trebatutako belaunaldiak prestatu nahian.
Garrantzitsua da Euskal Herrian ere ikuspegi hori izatea eta etorkizuneko STEM belaunaldiak euskaraz prestatzea.
2022-06-27
Ikastaroaren datak: ekainak 27, 28 eta 29 (astean zehar)
LSE1ren jatorria XVI. mendean dago, non monje beneditarrek monasterioetan elkarrekin komunikatzeko erabiltzen zituzten zeinuak erabiltzen hasi ziren, nahitaezkoa baitzen isilik egotea.
Zeinu hizkuntza adierazpen hizkuntza naturala da, keinu-espaziozko konfigurazioa eta begi bitartezko antzematea oinarri dituena (gor-itsuak ukimenaz ere balia daitezke). Zeinu Hizkuntzari esker gorrak gizarte-inguruarekin komunikatu daitezke; gorrekin edota zeinu hizkuntza darabilen edozein pertsonarekin hain zuzen ere. Ahozko hizkuntzak aho-entzumenezko kanala dauka; zeinu hizkuntzak, aldiz, begi-keinu-espaziozko kanala du.
2022-06-27
Ikastaroaren datak: ekainak 27, 28 eta 29.
Irakurketa Errazak irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio eta irakurtzeko edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonei zuzentzen zaie (biztanleriaren %30a). Hezkuntzaren alorrean, irakurketa sustatzeko eta ikasleekin komunikazioa hobetzeko IE funtsezko tresna da. Irakurketa ikasketa prozesua errazteko tresna bezala erabili nahi duten irakaskuntza eta pedagogia eremuko profesionalei zuzenduta dago eta interesa arrazoi ezberdinengatik irakurketa ulermen zailtasunak dituzten ikasleengan jartzen du: aldi baterako zailtasunak dituztenengan (etorkinak, analfabetismo funtzionala, eskolatze gutxikoak, arrazoi ezberdinengatik irakurketa baztertu dutenak…), zein zailtasun iraunkorrak dituztenengan (desgaitasun eta nahasmen anitzak).
Hezkuntzako profesionalek tresna honi esker ikasgelako egunerokoan ikasleentzako egokiak diren informazio eta ikasketarako material egokiak eskaini ditzakete, ikaslearekin eta familiekin modu eraginkorrean komunikatzeko gai izango dira, ikasleek ikasgelan eta beste tokietan irakurketaz gozatzeko eta ezaguerak lortu eta zabaltzeko tresna bezala ezarri eta erabili ahal izango dute.
2022-06-27
Ikastaroaren datak: ekainak 27, 28 eta 29.
Irakaskuntzaren estilo tradizionalean, irakasleek ikasgai bat eskaintzen diete ikasleei eta gero klaseak edo etxeko lanak antolatzen dituzte. Flipped Classroom edo gela irauliaren definizioa metodo tradizionalaren alderantzizkoa da:
Gela iraulian ikasleek barneratze eta lanketa jarduerak burutzen dituzte, gaiaren azalpena etxean ikusi ostean. Asmoa ikasleek materiala edo hasierako ikaskuntza aurrez ikustea da, kontzeptuak beren erritmoan ikas ditzaten. Ikaslearen ikasketa-prozesua aktibatzea da helburua.
2022-06-27
Euskal Herriko ahozko ipuin eta legenden bilketak, egindako neurriaren baitan, uzta oparoa eman du mito edo dimentsio mitikoa daukaten narrazioen gainean. Horren adibide erakusgarri dira, esaterako, Webster eta Cerquand, Ariztia eta Morenok Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan egindako lanak, XIX. mendetik XXI.era. Euskal Herriko gainerako eremuetako jasoketa ere bikaina zaigu, eta erdialderako Azkue, Barandiaran edota Arratibelen eskutik asko ikas daiteke, XX. mendean egindako lanari esker. Mendebaldeko mito bilketa, ostera, ezezagunagoa dateke, XX. mende amaieran eta XXI.aren hasieran eman baititu ekarpen aberatsenak. Hori aztertzeko, Bizkaiko lurretan aritutako zenbait biltzailek haien lan luze eta aberatsen berri emango dute, eta mitoa aztergai eta elikagai izatearen zailtasun eta aukerak aztertuko dituzte. Sollube eta Gorbeialdean aritutako hainbat ikerlarik mitoaren bilketa eta erabilera zientifikoaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta hizkuntzak berak daukan alde mitikoaz ere arituko dira hizkuntzalaritzaren eskutik.
Jarduera hau UEUren Filosofia sailak antolatu du.
Laguntzailea:

2022-06-27
Egia-ostearen garaian bizi gara, emozioak eta sentimenduak egiari eta ebidentzia zientifikoari gailendu zaizkion aldia. Pandemian are nabarmenago geratu da hau. Baina, zein ekarpen egin diezaioke zientziak aldi honi? Zein leku eman behar diogu zientziari garai berri honetan? Zein paper jokatu behar dute hedabideek? Eta sare sozialek zer ondorio dute honetan guztian? Filosofiaren, zientziaren eta kazetaritzaren ikuspegitik helduko diogu gaiari.
Jardunaldi hau UEUk eta Elhuyarrek #ElkarEkin antolatu dute.

2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-27 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra