2022-06-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-06-29
4 urte joan dira, pandemia tartean, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. topaketa egin genuenetik. Orduko hartan euskaltegiek euskararen biziberritzean izan beharko lituzketen toki eta zereginari erreparatu genien. Egoera aztertu, gabeziak antzeman eta aukerei erreparatu genien, aurrera egiteko balioko zigutelakoan.
Aurtengo honetan, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. Glotodidaktika VII. Topaketa atzera begiratuz hasi nahi dugu. Ez garai zaharrak beti hobeak izan direlako uste malenkoniatsu eta okerretik, baizik eta ondo egindakoak gogoratu, aitortu eta egungo markoan aplikagarriak direla azpimarratzeko. Bestetik, kanpoko argazki bat ere jaso nahiko genuke, euskaltegiak zelan ikusten gaituzten aztertuta, zer hobe dezakegun aztertu ahal izateko. Horretarako, EHUko komunikazio adituen ekarpena, gure erabiltzaileen ikuspegia eta EHtik kanpoko begiradak ekarriko ditugu.
Bukatzeko, aurrera begira jarri nahi dugu. Horretarako, alderdi teknikoenari helduko diogu. Hain zuzen ere, teknologiek egin dezaketen ekarpena aztertuko dugu.
Ohi bezala, aditu eta arituen esperientziak izango ditugu aztergai, baina guztion arteko hausnarketa bideratzeari ere leku garrantzitsua eskaini nahi diogu, egunean-egunean ari garenon eskarmentua eta ikuspegiak emango baitio forma bihar etziko Helduen Euskalduntzeari.
Jardunaldi hau UEUren Glotodidaktika sailak antolatu du.
2022-06-29
Jardunaldiaren helburua Euskal Herrian digitalizazioaren ondorioz garatu diren baliabide eta proiektuak ezagutzera ematea da.
Digitalizazioak eragin zuzena izan du liburutegi, dokumentazio zentro eta artxiboen munduan. Ez bakarrik eduki kultural eta historikoen digitalizazioan, baita ikerketa eta hezkuntza arloko edukien hedapenean ere; erabateko eraldaketa ekarri du profesional zein erabiltzaileentzat. Liburutegi, artxibo eta atari digitalek herritarren eskura jarri dituzte sarean mota guztietako dokumentu eta materialak: liburuak, aldizkariak, dokumentu historikoak, argazkiak… batzuk zuzenean formatu digitalean sortuak eta digitalizazio proiektuen ondorio besteak. Egun abian diren proiektuen berri emango da ikastaroan.
Jardunaldi hau UEUk eta ALDEEk, Baionako Mediateka-Bilketak eta ASNABIk #ElkarEkin antolatu dute.



2022-06-29
Pasa dira 15 urte euskal hezkuntza komunitateak “Derrigorrezko eskolaldirako euskal curriculuma” diseinatu zuenetik, etorkizuneko Euskal Herriko subjektuek gutxienez beharko zuketena gogoan izanik eta sare guztiak elkar hartuta. Era berean 2004-2009 urteen artean UEUren udako ikastaroan “Curriculumaren euskal dimentsioa, Euskal Curriculuma, zertaz ari gara?” izenburupeko lau ikastaroa burutu genituela baita euskarazko ikasmaterialen azterketa eta kultur transmisioaren analisiaren erakusketa burutu genuela. Horretaz gainera, lan-talde bat sortu genuen gerora ere hastapenean aipatutako egitasmoan txertatuta egon zena baita “Euskal Unibertsitatea”ren proiektuan ere gaineratu zena.
Urteak pasa dira eta Euskal Herria asko aldatu da eta une egokia izan daiteke berriz ere elkartu eta curriculumaren gainean gogoeta egiteko. Gainera, Euskal Herriko mendebaldean, Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz ere hezkuntza lege berriaren eztabaida zabalduta dagoen momentuan, egokia izan daiteke euskal hezkuntzaren aldeko indarrak berretsi eta harren gaineko hausnarketa egiteko. Baliatu testuingurua kontuan hartuko dena euskal curriculuma izan dadin. Bi aldetik egin daiteke gogoeta hori:
Batetik, aztertu zenbateraino gauzatu den orduan diseinatutako euskal curriculuma, zenbateraino izan den hezkuntza komunitatearen ardatz, eskuratu ote diren helburu jarritako konpetentziak.
Bestetik, ikusi gaur egungo euskal gizarteari oraindik ere behar bezala erantzuten ote dion. Globalizazioak, migrazioak, krisi klimatikoak, pandemiak… aldaketa ugari ekarri ditu. Feminismoak ere emakumeari bere lekua emateko beste urrats bat egin du eta mundu ikuskera berritzea dakar. Erantzuten ote dio duela 15 urtekoak gaur egungo errealitateari? Gogoan izan ote ziren orduan gai/arazo/esparru horiek? Eguneratu behar ote da zerbait? Zein arlotan eguneratu beharko litzateke? Beharrezko konpetentziak eta edukiak gauzatzeko metodologiak egokitu ote dira? Berriak sortu?
Ez da jardunaldiaren asmoa curriculuma eguneratzea, horrek bestelako dinamika bat beharko bailuke, helburua litzateke gogoeta zabaltzea eta gaur egungo errealitatera egokitu behar bada, zein eremutan egin beharko litzatekeen identifikatzea. Eta urteotan izan duen baino erreferentzialtasun handiagoa behar badu, hori nola lortu aztertzea.
Jardunaldi hau UEUk, Elkar Fundazioak eta Ikastolen Elkarteak #ElkarEkin antolatu dute.

2022-06-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-29
Unibertsitate-jakintzaren komunikazioan era desberdinetan inplikaturiko sei eragileei eskatu diegu bakoitzak bere esperientziatik abiatuta pentsatzeko zenbait galderari buruz (edo horietakoren baten inguruan, zehazki), eta beren gogoetak eta esperientziak gure aurrean azaltzeko 15-20 minututan:
Goiz osoko jardunaldi-solasaldi-ikastaldi-mahai-ingurua izango da, parte-hartzaile guztien arteko gogoeta eta solasa sustatu nahi delako.
Jardunaldi hau UEUren Argitalpengintza Batzordeak antolatu du.
Laguntzailea Bilboko Euskararen Etxea:

2022-06-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-06-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-06-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-06-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-06-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-06-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-06-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra