2022-07-11 - Agenda

LOPD-RGPD I: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (lehen zatia) (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2022-07-11 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra

Ikastaro honetako hartzaileek, enpresa txikiak eta langile autonomoak, datuak babesteko gaur egungo legeak jasota dituzten printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ikasiko dituzte, haien enpresako datu pertsonal guztien tratamenduei dagokionez.
Info gehiago

Web analitika II: Praktikak eta txostenak Google Analytics eta Search Console Insights-en (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2022-07-11 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra

Web-analitikarako beste urrats bat. Web-analitikako bigarren saio honetan, webgune baten oinarrizko analisian metrikak eta adierazleak ezartzen lagunduko diguten ariketa praktikoak egingo ditugu. Google Analytics tresnaren txosten pertsonalizatuen eta panelen atala ikusiko dugu, gure analisiak hobetzen lagun diezagun eta beharrezko denbora soilik eskain dezagun. Bestalde, tresna berri bat aztertuko dugu gure webgunearen analisiarekin amaitzeko: Google Search Insights, Googlen tresna berria. Gure erabiltzaileak gure webgunera nola iristen diren ezagutzen eta gure hartzaileei zer gustatzen zaien jakiten lagunduko digu. Azkenik, Google Analytics 4 tresnan, Google Analyticsen jabetza berrian, lehen urrats batzuk emango ditugu.
Info gehiago

Euskara Gaitasuna Lantzen tailerra (V).

UEU

2022-07-11

Aurretik Udako Ikastaroetan emandako Euskara gaitasuna lantzeko tailerra (II) ikastaroaren jarraipena da, baina parte hartzeko ez da ezinbestekoa aurrekoa egina izatea.

Irakasleak

  • Antton Christian Harignordoquy Peritzena, AEK-ko irakasle ohia, ikastolako irakasle ohia, IKAS pedagogia zerbitzuko proiektu arduradun ohia, itzultzaile profesionala.
  • Paskual Rekalde Irigoien, Euskal filologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Nafarroako Gobernuko euskara itzultzaile eta Eusko Jaurlaritzako terminologia batzordeko kide eta Euskaltzaina.
  • Andres Alberdi Gorostiaga, Elgoibarko Institutuko euskara-katedradun ohia, Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasmaterialen egilea, EIMAko koordinatzaile ohia, EBEko batzordeko burua, euskaltzain urgazlea.
Ikastaro hau Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaindiarekin elkarlanean antolatu da.
Info gehiago

Iraganetik etorkizunera: euskara natur zientzietan.

UEU

2022-07-11

UEUko lehen belaunaldiek hutsetik hasi behar izan zuten unibertsitate euskaldunaren eraikuntzan. Oztopoak oztopo, eta euskarazko unibertsitate nazionala proiektu sendo moduan oraindik ez dagoen arren, aurrerapauso handiak egin dira hainbat esparrutan, baita natur zientzietan ere. Sail honetako kideek urratu zuten bidea, lehenengo UEU sortzen eta indartzen, eta gerora nork bere unibertsitate publikoa euskalduntzen UEUn aritzearekin batera. Belaunaldi aitzindari horren lorpenak aitortzea ezinbestekoa da, ekarpen ugari egin dituelako: natur zientzietako terminologia finkatzea, euskarazko materialak eta euskarriak sortzea, euskaraz zientzia egiten hastea... Hala ere, hori bezain garrantzitsua da belaunaldien arteko zubiak eraikitzea, natur zientziak euskalduntzeko eta goi mailako irakaskuntza euskalduntzeko hasitako borroka, beste batzuek jarrai dezaten.

Jarduera hau UEUren Natura Zientziak sailak antolatu du.

Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.(ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2022-07-11 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin.(ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2022-07-11 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra

CANVAk eduki eta irudien konposizio desberdinak diseinatzeko aukera jartzen du zure esku, txartel bat sortzeko, edo zure sare sozial edo blogetan irudi bat sortzeko, newsletterren goiburuak egiteko eta marketineko askotariko dokumentuak eta materialak sortzeko. Interfaze intuitibo eta erraz bat dauka, doaneko baliabide eta txantiloi ugarirekin, eta aukera eskaintzen du halaber zeure irudiak eta logoak kargatzeko eta, horrela, diseinu erakargarriak sortu ahal izateko, diseinuaren profesionala izan gabe.
Info gehiago

LOPD-RGPD I: Egokitu zure enpresa datu pertsonalak babesteko legedira (lehen zatia) (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2022-07-11 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra

Ikastaro honetako hartzaileek, enpresa txikiak eta langile autonomoak, datuak babesteko gaur egungo legeak jasota dituzten printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ikasiko dituzte, haien enpresako datu pertsonal guztien tratamenduei dagokionez.
Info gehiago

Web analitika II: Praktikak eta txostenak Google Analytics eta Search Console Insights-en (ONLINEKO WEBINARRA)

SPRI

2022-07-11 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra

Web-analitikarako beste urrats bat. Web-analitikako bigarren saio honetan, webgune baten oinarrizko analisian metrikak eta adierazleak ezartzen lagunduko diguten ariketa praktikoak egingo ditugu. Google Analytics tresnaren txosten pertsonalizatuen eta panelen atala ikusiko dugu, gure analisiak hobetzen lagun diezagun eta beharrezko denbora soilik eskain dezagun. Bestalde, tresna berri bat aztertuko dugu gure webgunearen analisiarekin amaitzeko: Google Search Insights, Googlen tresna berria. Gure erabiltzaileak gure webgunera nola iristen diren ezagutzen eta gure hartzaileei zer gustatzen zaien jakiten lagunduko digu. Azkenik, Google Analytics 4 tresnan, Google Analyticsen jabetza berrian, lehen urrats batzuk emango ditugu.
Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
7
8
1415
202122
24262728