2022-09-29 (13:00 - 15:00)
Online Webinarra
2022-09-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-09-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra
2022-09-29
OHARRA: IKASTAROAREN INFORMAZIOA EGUNERATZEN GABILTZA, GAUZA BATZUK BEHIN BEHINEKOAK DIRA EDO EZ DAUDE IKUSGAI. IRAILAREN HASIERARAKO DENA PREST EGONGO DA. BARKATU ERAGOZPENAK.

.
Gaur egun gero eta lausoago dira hezkuntza-testuinguruen eta moldeen arteko mugak. Horrela, askotan oso zaila gertatzen da guztiz birtuala den hezkuntza, hibridoa edo aurrez aurrekoa ezberdintzen eta bereizten.
Elearning edo online irakaskuntzaren definizio zabal batetik abiatuta, hezkuntza-testuinguru guztietarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna sustatu nahi dugu ikastarONline ikas-ibilbidearen bitartez, beti ere ikuspuntu ireki eta kritiko batetik, tresna teknologiko jakin baten inguruan ardaztuta (Moodle) baina bestelako erreminta eta baliabide digitalak ere erabilita (Mahara eportfolioa, sareko aplikazioak, edukiak eta guneak).
ikastarONline ibilbidea modularra da eta orotara 120 orduko iraupena du, 30 orduko 4 modulutan banatuta. Ibilbide horren amaieran, modulu guztiak arrakastaz egindakoan, UEUk aditu-agiria emango dio online ikastaroak sortzeko gaitasuna ziurtatzen duenari.
Ibilbide hau 2025eko ekainera arte indarrean egongo da, baina izen ematea ikasturteka irekiko da. Oraingo honetan, 2022-2023ko ikasturteko moduluak eta datak argitaratu dira.
Zergatik matrikulatu?
Irakasle-taldea
2022-09-29
Ikastaro hau online ikastaroen diseinu didaktikoan eta teknikoan trebatzeko IkastarOnline izeneko ikas-ibilbidearen hasierako modulua da. Helburu nagusia da hezkuntza-testuinguru anitzetarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna eskuratzea.
Lehen modulu honetan teknopedagogiari begirada kritikoa eman ondoren, elearningaren egungo egoera aztertuko da, bai eta berorren osagai nagusiak aztertu ere. Ondoren, Moodle izeneko ikasgela birtualaren ezaugarriak ezagututa, oinarrizko baliabideetan eta tresnetan trebatzeko saioa egingo da, hainbat testuingurutan erabili ahal izateko.
Gero, portfolio digitalak ikasteko prozesuei egin diezaiekeen ekarpena aztertuko da, eta Mahara izeneko portfolio digitalaren oinarrizko tresnak aurkeztu eta landuko dira. Amaitzeko, sarean aurki daitezkeen bestelako baliabideak eta edukiak Moodle ikastaro batera ekartzeko modua ere landuko da.
Ikastaro honen amaieran ikasleak ikastaro sinple bat sortu beharko du Moodle erabilta.
.
OHARRA: ikastaro hau ikastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea ikastaroaren lehen modulua da.
.
2022-09-29 (09:30 - 11:30)
Online Webinarra
2022-09-29 (13:00 - 15:00)
Online Webinarra
2022-09-29 (12:00 - 14:00)
Online Webinarra