2022-10-15 - Agenda

Psikomotrizitatean sentsibilizazio ikastaroa

UEU

2022-10-15

Psikomotrizitate Hezkuntza Praktikak gizakiaren sakontasuna bere hartzen du prebentziorako metodo aberatsa izanik. Era berean gure txikiak maite eta disfrutatzen duten espazioa izanik.

Mugitzeko askatasuna duten errespetuzko eta zaindutako espazioak, edonorentzako elikagai nutritiboa da, baina oraindik ere gehiago garapen psikologiko, motore, sentsorial eta emozionalean daudenentzako.

Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa da psikomotrizitatea..

Orduan, zer da Psikomotrizitate Hezkuntza Praktika?

Psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean arreta jartzeko tresna da. Praktika honen berezitasuna eta originaltasuna hurrengo puntuetan oinarritzen da: Oinarri teorikoa, helburu propioak, saio bakoitzeko pedagogía zehatza eta praktikarako teknika zehatza.

Psikomotrizitatearen oinarriak:

• Egitearen eta jolasaren plazerretik abiatuta, funtzio sinbolikoaren garapena sustatzea.

• Egitearen plazerraren bidez segurtasun prozesuen garapena sustatzea.

• Pentsamendu operatibora eta pentsatzearen plazerrera iristeko ezinbestekoa den destilazio toniko-emozionalaren prozesuaren garapena sustatzea.

Info gehiago

GEHITU SARERA

facebook twitter youtube rss linkedin

Agenda

aurrekoa 2026 otsaila hurrengoa
AlAsAzOgOrLrIg
      1
7
8
1415
202122
24262728